Verkami kanpainea 'Tindaya, montaña sagrada' dokumentalaren alde

Bizkaie! 2014-01-07 11:10

Aspaldi hontan Tindaya mendi sagraduari buruzko dokumental bat egiteko asmoa dago Kepa Aranburu Agirreren zuzendaritzapean. Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen dauen dokumentala izango da.

Aspaldi hontan Tindaya mendi sagraduari buruzko dokumental bat egiteko asmoa dago Kepa Aranburu Agirreren zuzendaritzapean. Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen dauen dokumentala izango da. Tindaya, Majoen mundu majikoari lotua egon izan da betidanik, Majoak izan ziran Fuerteventurako lehen biztanleak. Gaur egun, kultura horren aztarnen erakusle nagusitzat hartu geinkezan podomorfoen (hanka etxurako grabadu litografikoak) kokaleku nagusia da Tindaya, eta Eduardo Chillidaren lan bat bertan kokatzearen nahiagaitik, baina batez be gobernu kanariarrak bertan dituan interes ekonomikoen kudeaketa ezin okerragoagaitik meatxatuta dagoan mendia eta aztarnategiak dira. Tindayako mendia trakitaz osotua dago, eraikuntzan erabilten dan mineral oso baliotsua eta hortik datoz interes ekonomiko guztiak.

Lan hau egiteko behar dogun dirua lortzeko besteak beste mikro-mezenazgo kanpaina bat hasi barri dogu (Verkami plataformearen bitartez). Bertan ahalik eta jende kopuru handienak parte hartuta eta bakotxak aportazino txiki bat eginda beharrezko dirua lortzen saiatuko gara. Uste dogu aportazino honeen truke eskaintzen diran sariak interesagarriak izan daitekezala proiektuan interesauta dagoan jentearentzako.

Beraz kultur eta arkeologi ondarearen babespenaren gaia gustuko dozuenoi, edo dokumental hau ikustea gustauko jatzuenoi parte hartzera eta mezu hau zuon kontaktuen artean zabaltzera animetan zaituegu! Eta aportau ezin dozuenok edo nahi ez dozuenoi be, mezu hau zabaltzen laguntza eskatuko deutsuegu, zenbat eta jente gehiagorengana heldu, orduan eta errazago lortuko baitogu geure helburua!


Kepa Aranburu Agirre

Kepa Aranburu Agirre, 32 urteko oñatiarra da. Zinemagintzarako argazkilaritza ikasketak egin zituan Bartzelonan 2003tik 2007ra. Film laburrak egin ditu Espainian, Alemanian eta palestinan eta argiztapen teknikari lanak be egin izan ditu zineman, publizidadean eta telebistan. Azken urteotan, Arrikrutz, el latido del agua eta Barruko Arrastuak dokumentalak zuzendu ditu.

Ondorengo estekan dozue proiektuari buruzko informazino guztia eta baita aportazinoak egiteko modua be: http://vkm.is/tindaya

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu