Getxo 2014ko Europako Kirol Uri izentetan daben banderak jaso ditue udalerrian

Bizkaie! 2014-01-02 09:49

2014ko jarduera-egitarauan, Getxo Kirolakek dobako jarduerak abiatuko ditu herriko sektore guztientzako eta, batez be, kirolaren udal erakundeak estrategikotzat joten dituan sektoreentzako (adinekoentzako, eskolumeentzako, gazteentzako eta emakumeentzako).

Bostehunetik gora kirolarik lagundu zituen astelehenean udal agintariak eta EHU/UPVko ordezkaritza bat Getxo 2014ko Europako Kirol Uri izentetan daben banderak jasoteko ekitaldian. Hamar bat ikaslek, ikastetxeak ordezkatuz, eta Imanol Landa Getxoko alkateak, Kirolaren Europako Urien Alkartearen (ACES) Espainiako ordezkari Gabriel Pérezek lagunduta, urte osoan Fadurako kiroldegi aurrean jasota egongo diran banderak igon zituen.

Federazinoetan batutako klubetako kirolariak, kirol ikastaroetan parte hartzen dabenak eta ikasleak Fadurara heldu ziran banderak eroanez, udalerria oinez edo korrika eginez zeharkatu ondoren. Imanol Landak berak eta zenbait zinegotzik hartu eben parte Bizkaiko Zubitik, Andra Mariko kiroldegitik eta San Nikolas plazatik atera diran ibilbideetan.

Imanol Landak izendapena eskertu eutsen ekitaldira batutakoei eta haren partaide egin zituan: klubeek, Getxo Kirolakek eta milaka kirolari afizionatuk konpartidutako ahaleginari esker, udalerri gizatiarrago, atseginago eta jasangarriago bat eregiten gagoz, gure udalerriko bizitzaren eremu guztietara zabaldu nahi dogun kirol jarduerearen funtsezko baloreak diralarik. Gabriel Pérez Espainiako ACES erakundeko ordezkariak, bere aldetik, ondokoa nabarmendu eban: Getxok ACESek indartu nahi dituan balore ia guztiak batzen ditu. Udalerrian kirolaren aktore diran guztien arteko loturak harritu gaitu eta horrek kirola baldintza oso onetan egiteko aukera handia dakar.


2014ko jarduera-egitaraua

Getxo Kirolakek dobako jarduerak abiatuko ditu herriko sektore guztientzako eta, batez be, kirolaren udal erakundeak estrategikotzat joten dituan sektoreentzako (adinekoentzako, eskolumeentzako, gazteentzako eta emakumeentzako). Izan be, helburu hori beteteko, gimnasia-tresnak dituen parke publikoak dinamizauko dira irakasleen bitartez. Aurreikusitakoaren arabera, udabarritik aurrera udalerriko hainbat ibilbidetan zehar ibili edo patinau nahi daben lagunentzat be taldeak antolatuko ditue eta elikadura osasungarriko tailerrak antolatuko dira ikastetxeetan.

Era berean, Getxo Kirolak eta Osakidetza alkarlanean ibiliko dira laster, udalerriak eskaintzen dituan kirol baliabideei buruzko informazinoa emon ahal izateko osasun-zentroetako erabiltzaileei.

Azkenik, gogoratu behar da klubek be Getxoko kirolarentzat hain berezia dan urtea ospatzeko ekitaldi bereziak antolatuko dituela, udalerrian praktikatzen diran modalidade desbardinen askotariko eskaintzak herritarreei hurreratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu