'Avis eta Alba' gazteentzako trilogia, Aitor Aranaren proiektu barria
2013-12-30 14:35 KultureaAitor Aranak Avis eta Alba trilogia kaleratu barri dau Ibaizabal argitaletxeagaz. Irakurle gazteei zuzendutako misteriozko lana atondu dau idazle legazpiarrak, Ivan Mataren marrazkiak lagun dituala.
Aitor Aranak Avis eta Alba trilogia kaleratu barri dau Ibaizabal argitaletxeagaz. Irakurle gazteei zuzendutako misteriozko lana atondu dau idazle legazpiarrak, Ivan Mataren marrazkiak lagun dituala.
Hildakoen eremuan, Espaziotik etorria eta Aitaren sekretua eleberriek osotzen dabe Avis eta Alba trilogia. Avisek abentura harrigarri bat biziko dau, Alba adiskideagaz batera. Trilogiaren lehenengo liburuan, Avis galduta dabil uri ezezagunean, ez daki zertan dabilen, ez daki non dagoen be. Kanposantuko bakearen bila dabil, eta batzutan hilda dagoala pentsetan dau. Albak gauzak argiago ikusten lagunduko deutso. Aitaren sekretua topau gurean, hildakoen eremua eta espazioa zeharkatu beharko ditue, eta tartean sekretu asko argitu.
Hogeita hiru urtegaz kaleratu eban lehenengo liburua Aitor Aranak, eta ordutik ehun lan baino gehiago argitaratu ditu. Idazlanik gehienak ume eta gazteen literaturan atera ditu, baina helduentzako nobelagintzea be jorratu dau. Itzulpenak egin ditu, euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz, eta hiztegigintzea landu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!