Zinegabonak ekimenak pelikulak euro batean eskainiko ditu urtarrilaren 4an eta 5ean

Bizkaie! 2013-12-30 16:24   Barriak

Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi alkarteak Zinegabonak egitaraua antolatu dabe Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, urtarrilaren 4an eta 5ean. Euro bakar baten truke ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteko aukerea izango dabe.

Ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez, Zarafa (Remi Bezançon eta Jean-Cristophe Lie, 2013), Kerity, ipuinen etxea (Dominique Monfery, 2012), Zipi & Zape eta kanikaren kluba (Oskar Santos, 2013), Aita, zonbia naiz (Ricardo Ramon eta Joan Espinach, 2011) eta Enderren jokoa (Gavin Hood, 2013) filmak izango dira ikusgai Hego Euskal Herriko lau uriburuetan.

Hain zuzen be, ondoko aretoetan izango da Zinegabonak egitaraua: Bilboko Golem Alondigan, Donostiako Printzipen, Gasteizko Floridan eta Iruñeko Golem Baionan. Sarrerea euro bat da, eta emonaldiak 11:00etan hasiko dira.

Pelikula eta saioen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu