'Arotz. Egurraren Ibilbidea' martxan Urdaibaiko mendien ondarea eta dibersidadea ezagutzeko
2013-12-27 10:00Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko-industriala, arkitektura tradizionala, egungo egurraren erabilereak eta basoko aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezko elementu dira Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuan.
Gernika-Lumoko Nueva Europa S.L. enpreseak Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuaren lehengo ibilbidea aurkeztu dau. Basoen emonkortasuna izenagaz, ibilbide pilotu honek Urdaibaiko itsasadarreko eskuin aldea eta barrualdeko sei interes puntu eskaintzen ditu. Publiko orokorrari zuzendua, baina berenberegi, naturearen maitale dan turisteari eta familia turismoari zuzendua dago. Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuak bidaia historiko eta natural bat planteetan dau eskualdeari egurrak ekarri deutson basoaz eta kultur ondare aberatsez gozetako.
Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko-industriala, arkitektura tradizionala, egungo egurraren erabilereak eta basoko aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezko elementu dira Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuan.
Ibilbide pilotuan parte hartzen dabenek ondorengo lekuak bisitauko ditue: Gernikako Arbola; Artzubiko Hariztia; 300 urte baino gehiagoko Nabarnizeko baserri bat, egurrezko egitureagaz; Ibarrangeluko San Andres Eleizea, egurrezko ganga polikromatuagaz, Euskal Artearen Kapera Sixtinoa lez ezagutzen dana; Ea-ko Urtubiaga burdinolea, Erdi Arotik burdinolak eta errotak osotutako multzo hidraulikoa, bere funtzionamendurako ikatz begetala erabilten dauena; eta Egoin enpresea, egurrezko eraikuntzak, Ea-n dagoan nazinoarteko merkatuetan buru izatea lortu dauen enpresa familiarra.
Ibilbidean parte hartzeko erreserbak 677.366.296 telefonoan edo nuevaeuropa@euskaltel.net posta elektronikoan eta www.nuevaeuropa.com webgunean egin daitekez. Gehienez hogei personentzako ibilbide gidatua izango da. Ibilbideak menu tematiko bat barruratzen dau hautazko elementu legez. Menua basoko produktuez egina egongo da.
Nueva Europa S.L., Gernika-Lumon 1995etik ezarria dagoan enpresea da, sektore turistikoan esperientzia handia dauena eta Egurraren Ibilbidea sortu dauena, proiektu barritzailea Busturialdea-Urdaibaiko turismo jasangarria bultzatzeko helburua dauena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!