'A la Bizkaina' dokumentala Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdian aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2013-12-27 10:27   Jan edanak

Igaz sortutako Screen Cuisine sukaldaritzeari eskainitako atal berezian aurkeztuko dabe Aritz Galarzak zuzendutako A la Bizkaina dokumentala. Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 29. edizinoa urtarrilaren 30ean hasi eta zezeilaren 9an amaituko da. Aktore ezagun-ezagunak sarituko ditue zinemaldi honetan, besteak beste Robert Redford, Cate Blanchett, Forest Whitaker eta Emma Thompson.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dau A la Bizkaina dokumentala. Aritz Galarzak zuzendariak Bizkaia izena jaso dauen saltsearen misterioa argitu nahi dau lan honegaz. Gure gastronomiaren nazinoarteko izaerea eta ibilbidea aztertzen ditu, eta gure inguruneak, jakintzeak eta jazoera historikoek gastronomian izan daben eragina azaltzen dau, adierazo dabe Aldundiko iturriek. 67 minutuko iraupena dauka.

A la Bizkaina Bizkaiko sukaldaritzeari buruzko dokumentala baino gehiago dala nabarmendu dabe: Gure lurraldeko balizko bisitariak erakarri gura ditu. Horregaitik, aditu asko alkarrizketau ditue, tartean, Jose Angel Iturbe saltsa honen inguruko berezitasun eta pasadizoak jasotzen dituan liburu bakarraren egilea, eta beste hogei bat kozineru, esaterako, Aitor Elizegi, Daniel García, Aitor Basabe, Jabier Gartzia, Eneko Atxa, Josean Martinez Alija, Alvaro Garrido eta Fernando Canales.

Bizkaian grabau ditue alkarrizketa guztiak. Leku horreek gure lurraldearen erakusgarri diralako aukeratu ditue. Ganera, Bizkaia kanpoan sustatzeko, Foru Aldundiaren eskutik, New York, Londres eta Sao Paulora egindako bidaietan izandako esperientziak azaldu ditue.

A la Bizkaina beste makinatxu bat jaialditan izango da ikusgai, besteak beste, Amsterdamgo Food Film Festivalen, Oaxacako Huatulco Film Food Festivalen, Bartzelonako Film & Cooken eta Madrilgo Madrid Fusionen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu