Garaiko Zubiaurretarren sasoia ezagutzeko beste aukera bat, hilaren 11n eta 12an

Bizkaie! 2014-01-07 10:33

2014a estreinau barri, Gerediaga alkartea hasi da martxan. Valentin Maria de Zubiaurreren heriotzearen urteurrena dala eta, Gerediagak eta Garaiko Udalak hainbat kultur ekitaldi egin zituen igaz. Aurten, urtarrilaren 11n eta 12an bisita gidatuak egingo ditue gaztelaniaz, eleizatean zehar bisita gidatuen bidez Zubiaurretarren Garai ezagutzeko, alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.

Asteon amaituko ditue, beraz, Zubiaurretarrak gogoratzeko 2013an hasitako ekitaldiak. Hilaren 11 eta 12ko bisitak eguerdian hasiko dira, 12:00etan, Eleizabarrin. Zubiaurre familiako kide batzuen jaiotza-etxeak ezagutzeko aukerea izango dabe. Ganera, bisitariek bilduma pribaduetan, udaletxean eta eleizan gordeten diran margoak eta hainbat bitxikeria ikusiko ditue.

Leku mugatuak izango ditue bisitek, horregaitik beharreazko da izena emotea. Bide bi dagoz: 94 681 80 66 telefono-zenbakira deitu edo gerediaga@gerediaga.com helbidera idatzi, urtarrilaren 10a baino lehen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu