Markos Untzetak blues doinuak batu ditu 'Mississipi' disko barrian
2011-05-13 15:51 MusikeaMarkos Untzetak blues doinuak batu ditu aurkeztu barri dauen Mississipi (Gaztelupeko Hotsak) diskoan. Robert Johnson, Buddy Holly, Elvis Presley eta Hank Williams musikariak gogoan hartu eibartarrak ditu lan barrian.
Getxoko toponimia bizikleta ganetik ezagutzeko aukera ederra
2011-05-13 13:25Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskera alkarteak Getxo ezagutzeko ibilbideak ekimena abiatu eban apirilean, eta maiatzaren 14an bigarren urteerea egingo dabe. Zapatuko ibilbide toponimiko hau bizikletaz izango da. Hitzordua 9:00etan da, Getxoko Andra mari eleizan.
Euskerearen etorkizuna marrazteko 100 erakunde Bermeon
2011-05-13 12:32 Euskerea berbagaiAurten, Arrain Azokan (Maiatzak 13, 14 eta 15ean) egingo dan ekitaldian arkatz-ontzia banatuko jake parte-hartzaileei, bertan, euskerearen aldeko arkatz eta kolore guztietako margoak gorde ahal izateko.
'Museoak eta memoria', Museoen Nazinoarteko Eguna 2011
2011-05-13 11:29 kulturbizMaiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Herritar guztiak kultur zentro horreek gizartearen garapenean beteten daben eginkizunari buruz kontzientzietako eguna da eta 1977tik ospatzen da, ICOM-en XII. Batzar Nagusiak Moskun hartu eban 5. ebazpenaren ondorioz.
Octave One 'Live' izango da maiatzeko Art After Dark saioko protagonista nagusia
2011-05-12 18:22 MusikeaOctave One Live eta Love of Lesbian DJ Set izango dira maiatzeko Art After Dark saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldia maiatzaren 13an izango da.
20.000 poltsa berrerabilgarri doban Zazpi Kaleetako dendetan euskerea bultzatzeko
2011-05-12 15:02 Euskerea berbagaiAkordioa Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak sinatu dabe alkarren segidako zazpigarren urtez, bai lagunen arteko hartu-emonetan bai merkataritzakoetan geure hizkuntzearen erabilerea sustatzeko.
Bilboko Udal Musika Bandeak udabarriko denporaldiari ekingo deutso
2011-05-12 14:42 MusikeaBilboko Udal Musika Bandeak maiatzaren 13an, barikuan, ekingo deutso udabarriko denporaldi barriari Arenaleko Kisokoan, neguko kontzertu zikloan, 11.000 ikusletik gorako arrakasta ezin hobea izan ondoren.
Munduko Jendeen V. Jaialdiaren aurretik kartel eta film laburren lehiaketak antolatu ditue
2011-05-12 13:58Munduko Jendeen Jaialdiaren bosgarren edizinoa Bilbon izango da, bagilaren 22tik 26ra bitartean, eta helburua da Bizkaian bizi diran 200 kultura baino gehiagoren topagune izatea barriro be. Jaialdia 65 alkartek baino gehiagok antolatzen dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesagaz.
'Nabarra' aldizkariak ibilaldi literarioa antolatu dau Durangaldean
2011-05-12 13:23 KultureaOrain dala urtebete sortu zan Bilbon Nabarrak Kultur Elkartea, eta ordutik Nafarroan egiten zan Nabarra aldizkaria Bizkaian argitaratzen dabe. Urteurrena ospatzen hasi gura dabe Nabarrakoek, horregaitik literatur-ibilaldi interesgarria atondu dabe maiatzaren 14an, zapatua.
Ia hamar mila lagun batu zituan asteburuan Arrigorriagako XVI. Clown Jaialdiak
2011-05-12 11:07 KultureaArrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdiak irribarre zabalagaz itxi eban domekan XVI. edizinoa. Balorazino guztiz ona egin dabe antolatzaileek. Aurten 9.500 ikusle inguru hurreratu dira Arrigorriagara, eguraldia lagun. Hogei emonalditik gora eskaini ditue. Igaz, eguraldia nahiko eskasa izan arren, 6.000 bat lagun izan ziran. Ikusleek nabarmen egin dabe gora, arduradunek azpimarratu dabenez.
Juan Manuel Gandarias katedraduna eta Medikuntza Fakultatearen fundatzailea hil da
2011-05-11 18:16Atzo hil zan Juan Manuel Gandarias Bajón Fisiologia katedraduna, 87 urte zituala. Medikuntza Fakultateko lehen dekanoa izan zan, eta Leioako Erizaintza Eskolako lehenengo zuzendari legez, lan erabagigarria egin eban UPV/EHUn osasun arloko ikasketak garatzeko.
Pello Salaburu: 'Bolonia txarto ulertu da Espainian'
2011-05-11 17:46Gaur goizean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, España y el proceso de Bolonia. Un encuentro imprescindible izeneko liburuaren aurkezpen publikoa egin da, Europako unibersidade-hezkuntzearen batasunaren erronkak eta haren arrakastarako giltzarriak aztertzen dituan lana.
Gizarte sareak aztergai Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkuran
2011-05-11 15:41Maiatzaren 12an, eguenean, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Informatika Sailak antolatuta, Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkurea (IEB11) egingo da Donostiako teknologia Elkartegian.
IV. Huhezinema Eskoriatzan eta Aretxabaletan, maiatzaren 11n eta 12an
2011-05-11 14:19 BarriakMaiatzaren 11n eta 12an Huhezinema zine jaialdiaren 4. aldia egingo da Eskoriatzan eta Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Aurten Nacho Vigalondo zinema zuzendari eta gidoilari ospetsua izango da Eskoriatzan, bertan berbaldia emongo dau-eta.
Zortzi banda hautatu ditue VI. Haizetara jaialdirako
2011-05-11 12:59 MusikeaZornotzan seigarren urtez ospatzen dan lehiaketea bagilaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta musika estilo desbardinak jorratzen dituen zortzi bandak hartuko dabe parte. Danetara, 8 herritako 30 bandak emon eben izena.
Gaur hasiko da Canneseko 64. Zinemaldia, Woody Allenen pelikula barriagaz
2011-05-11 12:28 BarriakCanneseko 64. Zinemaldia gaur bertan hasiko da, Woody Allen zinemagile ezagunaren Midnight in Paris pelikuleagaz. Danetara, hogei film lehiatuko dira Urrezko Palmondoa lortu guran. Robert de Niro da aurtengo epaimahaiko presidentea.
Teknopolis programeak Bioteknologiaren komunikazinoaren eta dibulgazinoaren Asebio/Genoma España saria jaso dau
2011-05-11 12:27Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengaitik jaso dabe saria. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira.
Bertsolari Gaztetxuen Eguna 2011
2011-05-11 11:51 BertsolaritzeaBertsolari Gaztetxuen Eguna eta Balendin Txiki V. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea datorren astelehenean, hilaren 16an, izango dira Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
'Unai' laguntzaile birtuala sortu barri dau EHUk, ikasleen zalantzak argitzeko
2011-05-11 11:51Euskal Herriko Unibertsitateak bosgarren belaunaldiko laguntzaile birtuala abiarazo dau: Unai. Hasieran, unibersidadean sartu nahi daben ikasleek UPV/EHUn sartzeari eta matrikulea egiteari buruz daukiezan zalantzak argituko ditu. Euskal Herrian holako tresnea daukan lehenengo unibersidadea da, eta Espainiako hirugarrena.
Kirmen Uribe Bartzelonako Nazinoarteko Poesia Jaialdian
2011-05-11 11:09 KultureaUribe nazinoarteko beste zortzi egilegaz batera taularatuko da, Jerome Rothenberg (AEB), Kgafela oa Magogodi (Hegoafrika), Arnaldo Antunes (Brasil), Pamela Z (AEB), Luis Alberto de Cuenca, Núria Martínez Vernis Valentí Puig eta Vicenç Altaióregaz batera, hain zuzen be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...