Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock
2011-06-23 11:18 MusikeaBizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock Mendizabalan, 17:30ean. Festibaleko lehenengo egun honetako kartelburua, dana dala, Ozzy Osbourne izango da. Black Sabbatheko kantaria zanak hamabiak inguruan hasiko dau kontzertua. Zapatura bitartean, Gasteiz musikeaz gozetako leku aparta izango da.
PuntuEus alkarteak .eus domeinua eskatuko dau 2012an
2011-06-23 10:562012agaz bat .eus eskatuko dogu eta, nahiz eta eskatzeak bere onarpena bermatzen ez dauen, ebaluazino fase osoaren ondoren, 2013a martxan egongo dan .eus domeinuagaz hasiko dogula sinisten dogu, esan dau PuntuEus alkarteak.
Artez Blai alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Saria antolatu dau
2011-06-22 17:21 KultureaArtez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Sariaren deialdia egin dau. Arte eszenikoen ikerketea eta ikasketak sustatzea da Artez Blairen helburuetako bat; horregaitik sortu eban ikerketa saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.
2011ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak aukeratu ditue
2011-06-22 15:43Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik garagarrilaren 1era arte. Egun horreetan, herritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez.
Musikazale eta antzerkizaleentzako hamaikatxu hitzordu, Elorrioko Musikaire jaialdian
2011-06-22 15:23 kulturbizAurten be, musikea eta antzerkia dakarz Elorriora Musikaire jaialdiak. Garagarrilaren 1ean hasi, eta hilaren 23ra arte, hamabi emonaldi atondu ditu Arriola kultur aretoak. Soul Teller bikotearen (Miguel Angel Julián eta Lorenzo Moya) soul doinuek hasiko dabe aurtongo egitaraua.
Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Alkargoaren Euskal Herriko Lurralde-Dekanotzak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-06-22 15:04 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak toponimia arloan egiten aduen lanari begira, oso ona da gaur sinatu dan hitzarmena, lan hori gauzatzeko ezinbestekoa baita Euskal Herriko Jabetza Erregistro desbardinetako edukia, hau da, ondasun higiezin, lur-landa edota etxaguntzari buruzko izenak.
Muga matematikoak dituan literatura oulipoarrari eta Sofia Kovalevskaya matematikariari buruzko jardunaldiak Bilbon
2011-06-21 15:32 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak dibulgazino zientifikoko bi jardunaldi jasoko ditu eguenean eta barikuan, biak matematikak ardatz hartuta, baina ikuspegi desbardinetatik.
Zinema Euskaraz programeak 'Azken gaua' filma estreinauko dau EAEko zinema-aretoetan
2011-06-21 12:12 BarriakEusko Jaurlaritzearen Zinema Euskaraz programeak Azken gaua (Last Night) filma estreinauko dau, bagilaren 24an, Bilboko Multis, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Florida aretoetan. Herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztea da ekimenaren helburu nagusia.
Jorge Oteizaren 'Itziar' eskulturea, Bilboko Arte Eder Museoan
2011-06-21 11:36 KultureaBilboko Arte Eder Museoak eskuratutako eta dohaintzan jasotako azkenengo lanen aurkezpena egin dau. Jasotako lanen artean, besteak beste, Jorge Oteiza eta Pablo Picassoren piezak dagoz. Museoaren patronatuaren batzarra joan dan astean egin zan, eta orduan onartu ziran dohaintza eta erosketa barriak.
Maria Muñoz jantzaria eta Tamzin Townsend antzerkigilea, BizBAK udako ikastaroen hasieran
2011-06-21 10:54 jardunaldiakDantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroek hasiko dabe bagilaren 21ean, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen hamabigarren edizinoa. Unibersidadeko arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo programeak 32 ikastaro eskainiko ditu, inozkorik gehien.
'BBKklip' film laburren lehiaketa barria, euskerearen alde dibertigarriena ardatz
2011-06-20 18:01 Euskerea berbagaiBBKk eta Azkue fundazinoak BBKklip izeneko lehiaketa barria aurkeztu dau. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak sarituko ditu ekimenak, gure tradizino luzeko hizkuntzea bultzatu, eta hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren, barritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko helburuagaz, antolatzaileek azaldu dabenez.
Abian da VI. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea, Zornotzan
2011-06-20 15:51 MusikeaBagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.
BilbaoMusikak kontzertu eta kalejirekaz ospatuko dau Musikearen Europako Eguna
2011-06-20 15:47 MusikeaMusikearen Europako Eguna bagilaren 21ean, martitzena, izango da, eta BilbaoMusikak hainbat ekitaldi antolatu ditu urian jaia ospatzeko. Musika eskoleak ikasleen emonaldiez gan, erromeria eta kalejirea antolatu dabe.
VII. Tene Mujika Bekan lanak aurkezteko epea zabalik dago
2011-06-20 14:52 kulturbizGure herriaren azken 70-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitekez (berbarako: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.
4.500 lagun hurerratu dira Getxo&Blues jaialdira
2011-06-20 14:24 MusikeaDanetara, 4.500 bat lagunek gozau dabe XXIII. Getxoko Blues Jaialdian. Kontzretu jentetsuena Javier Vargas Blues Band eta Devon Allmanek alkarregaz emon ebena izan zan.
Euskerea, galegoa, katalana eta balearrerea IATE datu-base europarrean sartzea eskatu dabe
2011-06-20 13:56 Euskerea berbagaiDatu-base europarrak balioztaturiko zortzi miloe berba batzen ditu, eta bertan sartzea aurrerapausua izango litzateke euskerearen, galegoaren, katalanaren eta balearrerearen nazinoarteko autorpenean.
Zinemea eta musikea protagonista, Bilborockeko jatorrizko bersinoko programa barrian
2011-06-20 11:30 BarriakBagilaren 20an hasiko da Bilborockeko jatorrizko bersino azpidatziko zinema-programea. Fatih Akin-ek 2005ean estreinautako Crossing the Bridge: The sound of Istanbul filma izango da zikloko lehenengoa.
Txaber Altube abadiñarra eta Maddi Ane Txoperena hendaiarra txapeldun Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Txapelketan
2011-06-20 11:00 Bertsolaritzea Euskal Herriko 25 gaztek kantau dabe Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Txapelketako finaleanTxaber Altube abadiñarra izan da irabazlea Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan gaztetxuen mailan eta Maddi Ane Txoperena hendaiarra helduenean. Agurainen jokatu ditue finalak astegoienean.
'Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia' lana kaleratu dau Euskaltzaindiak
2011-06-17 15:52 Euskerea berbagaiPerpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak Iruñeako Euskarabidearen egoitzan. Liburua Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau, eta Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumaren 9. zenbakia da.
I. Gerardo López de Guereñu Sariak baditu irabazleak
2011-06-17 15:39 Euskerea berbagaiGerardo Lopez de Guereñu sariketeak Arabako etnografia, folklore eta toponimiari buruz lan ugari egin dituan izen bereko arabar etnografoa omentzen dau. Era berean, euskereak historian zehar Arabako gizartean izan dauen presentzia jakinarazoteko asmoz sortu da aitatu saria.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...