Euskerazko lehenengo 'Hamlet' Arriagan taularatuko dabe, zemendiaren 3an

Bizkaie! 2013-10-28 17:20   Kulturea

Artedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.

Artedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.

Ximun Fuchs da antzezlanaren zuzendaria, eta egokitzapena Xabier Mendigurenek egin dau. Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta aktoreek osotzen dabe taldea.

Hamlet personaia ezaguna XXI. mendean kokatu dabe, Euskal Herrian bertan, eta euskeraz lehenengoz. Hamlet ez da klasikoa zaharra dalako, baizik eta, batez be, urteak igaro arren irakurketa barriak iradokitzen deuskuzalako, azaldu dabe prentsaurrekoan. Mendigurenek gaur egungo gizartearen arazo eta ezaugarrietara egokitu dau testua. Orain taldeka lan egitea egokitu jat, eskarmentu luzea eta dramaturgiari buruzko ezagutza sakona batzen dituen zuzendari bategaz eta aktore talde bategaz; espero dot neure ekarpena egin ahal izatea, eta ziur nago asko jasoko dodala lankidetza honetatik, adierazo dau.

Hamlet ez da Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejaburen lehenengo proiektua, izan be 2011n Errautsak lana sortu eben alkarregaz. Donostia Antzerki Saria irabazi eben, ganera. Artedrama plataformeak Kultur Leioan dauka egoitzea; Le Petit Théâtre de Pain Luhuso Harri Xuri izeneko sorkuntza-lantegian jarduten dau; eta, Dejabu Panpin Laborategiak Errenteria lan egiten dau.

Bira handia egingo dau Hamlet lanak. Zemendian, Luhuson, Azpeitian eta Bilbon eszenaratzeaz aparte, Donostian, Larresoron, Hendaian, Hazparnen, Leioan, Durangon, Zornotzan, Berrizen, Atarrabian, Zumaian eta Gernikan izango dira. Datorren urterako be makina bat saio ditue berbatuta. Emonaldi guztiak, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu