Poetaliak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatu daben poesia zikloa gaur hasiko da Bilbon

Bizkaie! 2013-10-28 13:41   jardunaldiak

Zikloari hasierea emoteko, Kubako eta mundu osoko lirika egile handienetakoa izan zan Dulce Maria Loinaz (Habana, 1902-1997) poeteari eskainitako poesia eta musika errezitaldia izango da gaur, urriaren 28an.

Poetalia alkarteak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak Poesia eta poetak. Gure olerkarien bizitza eta obrak izeneko poesia zikloa antolatu dabe. Zikloko lehen saioa gaur izango da, eta hurrengo biak zemendiaren 18an eta abenduaren 16an, guztiak arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrieta liburutegian.

Zikloari hasierea emoteko, Kubako eta mundu osoko lirika egile handienetakoa izan zan Dulce Maria Loinaz (Habana, 1902-1997) poeteari eskainitako poesia eta musika errezitaldia izango da gaur, urriaren 28an. Topaketan, 1992an, Miguel de Cervantes Saria irabazi eban Dulce Maria Loinazen zenbait poema irakurriko ditue Carmen Martinezek, Marbella Garciak, Teresa Canok eta Begoña Barbierrek, eta poema horreetako batzuei gitarraz lagunduko deutse Beatriz Gomez-Fernandinik.

Zemendiaren 18ko errezitaldia, barriz, Gabriel Celaya poeta hernaniarrari eskainita egongo da.

Poesia zikloa abenduaren 16an amaituko da, Gabonetako poema eta ipuinen errezitaldi bategaz.

Poetalia alkartea Bilbon sortu zan orain lau urte, poesiagazko zaletasunak alkartutako personen talde batek. Denpora horretan zenbait forotara joan dira, eta horreetan ahotsa, arimea eta bihotza jarri deutsee poeta askoren poesiari, batzuetan, eta eurek egindako olerkiei, beste batzuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu