Gorbeia maite dabe Finlandian

Bizkaie! 2013-10-22 18:41

Datorren eguenean, urriaren 24an, Helsinkitik (Finlandiatik) etorritako kazetari talde batek bisitauko gaitu Gorbeiako parke naturaleko baliabide turistikoei buruzko erreportaje bat egiteko (Gorbeia parajea Zuiako Koadrilak eta Arratia-Nerbioi Eskualdeak osotzen dabe). Beren lana Finnair, Finlandiako aire-konpainia nagusiak, hegaldi guztietan eskaintzen dauen Blue Wings-en aldizkarian argitaratuko da.

Peter Balding kazetariak eta Hernán Patino jatorri kolonbiarreko argazkilariak osotzen dabe Finlandiako lantadea. Gorbeiako grazia hurretik ezagutu eta gero euren irakurleei helarazoteko asmoz Zuiako Koadrilako eta Arratia-Nerbioi eskualdeko baserri giroan interesauta dagoz eta Goiuriko ur-jauzia, Olleriaseko Euskal Buztingintza Museoa eta Itxinako mendigunea bisitetako gogoa adierazo dabe. Horrezaz gan, artzain ogibidearen gorabeherak eta belatz hegaldia esperientziak probauko ditue.

Lan bidaia, Basquetour-ek antolatuta, Orozkon hasiko da eguenean, Etxegorri Landa Etxean. Hortik Itxinara abiatuko dira. Goizerdian Urkabustaizko bidea hartuko dabe Goiuriko ur-jauzia bisitetako. gero, atsedenalditxua egingo dabe Izarrako Casa Doña Lola jatetxean, gure gastronomia ezagutzeko. Jarraian, Gorbeiak eskaintzen dituan 3 esperientzia biziteko aukerea izango dabe: Drukuren mundua, belatz hegaldia Bitorianon; artzain egun bat, Goiuriko Basterra gaztandegian eta Eskuz esku esperientzia, Olleriaseko Euskal Buztingintza Museoan. Museoa, gainera, zoriontzeko aukerea izango dabe, zemendian 20 urte beteko ditu eta. Aitatu ekimenak Gorbeiako Esperientziak programearen barruan dagoz (www.gorbeiaeuskadi.com)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu