Joseba Gotzon kantariak 'Lau hormen artean' disko barria plazaratu dau
2011-06-08 15:37 MusikeaJoseba Gotzon kantari bizkaitarrak Lau hormen artean diskoa kaleratu barri dau. Portugaleteko musikariak Argentinan, Buenos Aires uriko La Platan grabau ditu kanta gahienak, Juan Martin Albariñoren estudioan.
'Marrazoen alde, Itxaropen-itsaso bat', Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusgai
2011-06-08 15:03Erakusketearen antolatzailea CRAM Fundazinoa da, itsas animalien kontserbazinorako eta berreskurapenerako zentrua. Erakusketearen erronka nagusia marrazoen inguruan zabal dabilen irudi txarra aldatzea da, itsas bioaniztasunaren ahuldadeari eta mehatxuei arreta berezia eskainiz.
Makina bat ekitaldi antolatu ditue Berrizeko Kulturen Arteko Jaian
2011-06-08 13:15 jardunaldiakKultura Arteko Jaia egingo dabe Berrizen, domekan, bagilaren 12an. Jaia Learreta Markina ikastetxean egingo da, 12:00etatik aurrera. Aurtengoa seigarren edizinoa da.
Juan Kruz Igerabidek Jorge Oteizaren 'Mirador, mirando' eskulturea aukeratu dau Arterako Hitzak programarako
2011-06-08 11:57 jardunaldiakArterako Hitzak programea literaturea eta artea buztartzen saiatzen da euskerazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Espiro Freide, Ángeles Caso edo Manuel Rivas idazleek adibidez, Artium Bildumako lan bat aukeratu dabe eta bakotxak bere istorioa kontau dau.
Arriagak Antzokiak eta Aukeran konpainiak 'Burnia' ikuskizuna estreinauko dabe bagilaren 9an
2011-06-08 11:20 KultureaBilboko Arriaga Antzokiak eta Aukeran jantza-konpainiak Burnia ikuskizuna sortu dabe alkarregaz. Lanaren estreinaldia Arriagan bertan izango da, bagilaren 9an, 20:00etan, eta hilaren 10ean eta 11n be emonaldiak eskainiko ditue. Burnia Arriaga Antzokiaren orain arteko bigarren jantza-produkzinoa da.
Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazioarteko Biltzarrak 400 aditu batuko ditu Bilbon
2011-06-07 18:45Nonick Interneteko Joerei buruzko Nazinoarteko Biltzarrak mundu osoko 400 aditu batuko ditu EITBk Bilbon dauen egoitzan, bagilaren 17an eta 18an. eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI soziedade publikoaren bidez, antolatzen dabe Nonick nazinoarteko biltzarra, CBTren laguntzinoagaz.
Sopelanako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe
2011-06-07 18:33 Euskerea berbagaiHiru urteko lanaren ostean, Sopelanako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe. Aurkezpena bagilaren 2an izan zan, Kurtzio Kultur Etxean. Ikerlanaren buruek herritarren partaidetzea nabarmendu dabe.
Bagilak 8, IPv6ren Munduko Eguna
2011-06-07 18:29 UPV/EHUk Interneten helbideratze protokolo barriaren mundu mailako frogan parte hartuko dau2011ko bagilaren 8an, eguaztena, Interneten helbideratze protokoloaren bersino barria dan IPv6ren mundu mailako froga bat egitea aurreikusita dago, Internet Societyk babestuta. Holan, Interneten industriako konpainia nagusiek, Google, Facebook eta Yahoo lako informazino hornitzaile handiek IPv6 aktibauko dabe euren webguneetan 24 orduz.
Donostiako Altuna 52. Logiak euskera hutsezko lehenengo batzar masoia egin dau
2011-06-07 18:07Donostiako Altuna 52. Logiak, taldearen hamargarren urteurrena dala-eta, zeremonia erritual bat egin dau oraintsu euskera hutsean. Logiaren iturriek azaldu dabenez, masoieriaren ia 300 urtero historian lehenengo aldia da zeremonia bat osorik euskeraz egiten dana.
Jon Aiastui eta Miguel Sanchez izan dira EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XIX. Lehiaketako irabazleak
2011-06-07 17:34 sariak-autortzakAurtengo edizinoan parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan da, danetara 157 lan jaso baitira; horreetatik 134 lanek gaztelaniazko modalidadean hartu dabe parte, eta 23k, barriz, euskerazkoan.
'Mugarik gabeko emakumeak' erakusketea ikusgai, EHUren Bilboko Esperientzia Gelan
2011-06-07 14:50 KultureaMunduko Jendeen Jaialdiak Mugarik gabeko emakumeak izeneko erakusketea zabaldu dau, Bilboko EHUren Esperientzia Gelan (Espainiako Bankua 2). Festibala bera bagilaren 20tik 26ra bitartean egingo da, Bilbon, eta erakusketea honen aurrekaria da.
Michael Mayerren emonaldia bagileko Art After Dark egitarauaren barruan
2011-06-07 12:59 MusikeaMichael Mayer Alemaniako musika elektronikoko musikari garrantzitsuenetakoa izango da barikuko (bagilaren 10a) Art After Dark egitarauko protagonistea, Bilboko Guggenheim Museoan. Gaua, 22:00etan hasiko da, Bilboko Fever klubeko Auto DJ egoiliarraren eskutik.
Gaur inaugurau dabe Cristobal Balenciaga diseinatzaile getariarraren Museoa
2011-06-07 11:53 kulturbizGaur eguerdian inaugurau dabe Cristobal Balenciaga Museoa, eta Espainiako erregina izango da ekitaldiko protagonista nagusia. Bagilaren 10ean, barriz, herritarrentzat zabalduko dabe. Museoak diseinatzaile getariarraren 1.200 pieza ditu, baina orain 90 dagoz ikusgai.
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako bi upategi saritu ditue nazinoartean
2011-06-07 11:00 Jan edanakBizkaiko Txakolina jatorrizko-deiturako Balmasedako Egia Enea eta Durangoko Bikandi upategiak saritu ditue. Balmasedako upategiak Zilarrezko Bakoa izeneko espainiar saria irabazi dau, eta Durangokoak Zilarrezko Domina Bruselako Concours Mondial izeneko lehiaketan.
32 bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diran Gpuntuaren final-zortzirenetarako
2011-06-07 10:42 BertsolaritzeaJoandako astegoienean Urretxu-Zumarragan jokatu diran bi saioakaz (Gorka Azkarate eta Endika Igartzabal nagusitu dira) amaitu da Gpuntuko lehenengo Fasea. Danetara, 20 saio jokatu dira maiatzaren 8an hasi eta bagilaren 5era bitartean, 10 herritan.
Getxoko Aste Berdeak gitxiago erabili eta hobeto bizitearen alde egingo dau asteon
2011-06-06 18:49Gutxiago erabili, hobeto bizi lemapean, bagilaren 6tik 12ra Aste Berdea atondu dau Getxoko Ingurumen Arloak, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Keltse Eiguren arloko zinegotziak azaldu dauenez, Getxoko herritarren artean kontzientzia ekologikoa suspertzeko asmoa dauka ekimenak.
'Escritores euskéricos contemporáneos' liburua aurkeztu dabe gaur Bilbon
2011-06-06 15:52 KultureaAulestiak azaldu dauenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu eban Estigmatizados por la guerra liburuaren jarraipena da hau, orain XX. mendeko euskal literaturea aztertzea helburu dauelarik. Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu.
8.408 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadean sartzeko probak UPV/EHUn
2011-06-06 15:35Bagilaren 8an, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.408 ikaslek (1.136 Arabakoak, 4.215 Bizkaikoak eta 3.057 Gipuzkoakoak) unibersidadean sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 3,4 gehiagok. Azterketak euskeraz egingo ditue 5.078 lagunek eta gaztelaniaz, barriz, 3.330.
Urkiolako komunidadeari eskerrona agertuko deutso Gerediagak
2011-06-06 14:07Gerediaga Elkarteak Urkiolako komunidadeari eskerrona agertzeko ekitaldia antolatu dau bagilaren 12rako, San Antonio egunaren bezperan, Urkiolako Santutegian, eguerdiko 13:00ean. Urteetan, misiolariek ez eze Urkiola jagoten, mantentzen, zuzpertzen borondatez ibili diran lagunek egindako lana eskertzeko omenaldia izango da.
Euskal Eskola Publikoaren 20. jai jentetsu eta arrakastatsua Bilbon
2011-06-06 13:12Euskal Eskola Publikoa euskal hezkuntza sistemearen ardatza dala gogoratu eban Ana Puente EHIGEko presidenteak hasierako hitzaldian eta honen alde egiteko arrazoiak zeintzuk diran zehaztu: kalidadezko Euskal Eskola Publikoa, barritzailea, dobakoa, danona, solidarioa, euskalduna, laikoa, autonomoa, inklusiboa, demokratikoa, herriari lotua...
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...