Berlingo Redshape Live musikariak Art After Dark saioan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-10-08 14:39   Musikea

Redshape Live, Miqui Puig eta Bomb Bass HiFi iznago dira urriko Art After Dark saioko protagonistak bariku honetan, Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

Redshape Live, Miqui Puig eta Bomb Bass HiFi iznago dira urriko Art After Dark saioko protagonistak bariku honetan, Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

Bomb Bass HiFi musikariak ekingo deutso gauari. Dub estiloa Jamaikako reggae musikearen adierazpen abangoardistena eta esperimentalena dala aldarrikatzen dau. Dub musikea funtsezkoa izan da bere ustez, musika elektronikoaren garapenean. Crucial Ruler etxeagaz egindako lanak ekarriko ditu Bilbora.

Bigarren kontzertua 23:00etan hasiko da, Miqui Puigen eskutik. Hogei urtean sei disko kaleratu ditu Los Sencillos taldean zala, eta beste bi bakarka. Irratian eta telebisinoan behar egin dau. Bartzelonako Old Wave New Wave klubeko erreferentzia nagusia da gaur egun.

Eta Berlingo Redshape Live artista ezagunak zarratuko dau egitaraua, 00:00etatik aurrera. Elektro, disko eta deep techno soinuak eskainiko ditu. Eragin ugari ditu bere musikeak, tartean, Theo Parrish, Carl Craig, Recloose, Matthew Herbert, Moodyman, Derrick May, RNG eta Laurent Garnierrena. The Dance Paradox (2009, Delsin / Present) diskoak kritika benetan onak jaso zituan.

Betiko lez, Arte After Dark saiora doazen guztiek Guggenheim museoan ikusgai dagozan erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe, 22:00etatik 1:00etara. Ondoko erakusketak dagoz orain: Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964—2009) eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III (Bilduma Iraunkorra). Ganera, Art After Dark Bilboko Fever klubagaz alkarlanean antolatzen danez, sarrerearen truke Bilboko klub horretara joan ahal izango dabe bisitariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu