Aurtengo Xalbador Eguna, urriaren 11tik 13ra, Xalbador eta Basarriren omenez

Bizkaie! 2013-10-10 11:14   Bertsolaritzea

Xalbadorregaz batera, Basarri izango dau gogoan 2013ko Xalbador Egunak. Urriaren 11tik 13ra Urepelen egingo dan jaiaren goiburua Xalbador eta Basarri izango da. Urriaren 11n, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko dau, eta 12an Xalbadorren itzalean, hamar urte Joxemari Iriondok idatzitako liburua aurkeztuko da. Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Amets Arzalluz eta Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak Urepelen izango dira.

Xalbadorregaz batera, Basarri izango dau gogoan 2013ko Xalbador Egunak. Urriaren 11tik 13ra Urepelen egingo dan jaiaren goiburua Xalbador eta Basarri izango da. Urriaren 11n, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko dau, eta 12an Xalbadorren itzalean, hamar urte Joxemari Iriondok idatzitako liburua aurkeztuko da. Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Amets Arzalluz eta Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariak Urepelen izango dira.

Deiadarra alkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dabe Xalbador Eguna eta urtero, Xalbadorri ez eze, beste artista bati be egiten deutsie gorazarrea. Aurten Basarri bertsolaria izan da aukeratua. Antolatzaileek adierazo dabenez, Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren jaiotzako mendeurrena beteten da aurten, 1913ko zemendian sortu baitzan. Xalbadorren bertso laguna izan zan aldi batean, eta Iparraldeko eta Hegoaldeko herrietako plazetan alkarregaz kantau eben. Horregaitik, biak batera omendu nahi doguz aurten.

Deiadarra taldeak hamar urte bete ditu aurten, eta euskaltzale eta bertsozaleei asteburu eder bat eskaini nahi deutsegu, urriaren 11, 12 eta 13an.


Hauxe izango da egitaraua:

Urriaren 11n, barikua:

· 21:00: Benito Lertxundiren kontzertua, Urepeleko pilotalekuan.


Urriaren 12an, zapatua:

· 17:00: Mahai-ingurua, euskal hizkuntza eta kultureari buruz. Patxi Baztarrikagaz.
. 18:30: Xalbadorren itzalean, hamar urte, Joxemari Iriondok idatzitako liburuaren aurkezpena, Deiadarren 10. urteurrena dala-eta.
. 20:30: Afaria. Oiartzungo Eider eta Gorka Zabaleta neba-arrebek, Xendarineko ahizpek eta Mutrikuko trikitilariek alaiturik.


Urriaren 13an, domekea:

. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxolea eta Urepele ezagutzeko.
· 10:30: Mezea, nahi dabenentzat eta Xalbadorren hilobira bisitea.
· 11:·00: Trikitilariak, Ander era Imanol Zabaleta.
. 12:00: Larraineko jantzariak, plazan.
. 13:00: Herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeakaz. Sokatira, sega, orga altzetea eta lasto altzetea.
. 14:00: Bideo emonaldia, Basarri eta Xalbadorren omenez. Bazkaria, Oiartzungo Eider eta Gorka Zabaleta neba-arrebek eta Xendarineko ahizpek alaiturik.
· 15:30: Haurren txokoa.
· 15:30: Bertsolariak: Amets Arzalluz, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II eta Joxe Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxemari Iriondo.
· 17:30: Erromeria, trikitilariakaz.

Urepeleko Herriko Etxearen, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz antolatu da egitaraua. Barikuko kontzerturako, zapatuko afarirako, edota domekako bazkarirako erreserbak egiteko, deitu 0033624332995 telefono zenbakira, edo idatzi deiadarra@yahoo.com-era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu