New Yorkeko Euzko Etxeak bere mendeurrena ospatuko dau egitarau oparo bategaz

Bizkaie! 2013-10-09 11:53   Euskaldunak munduan

Egitarauan, NABO, North American Basque Organizationen bilerea, meza euskaldun-amerikarra San Patrick's katedralean, Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren kontzertua, Andoaingo Urki eta Salt Lake Cityko Utahko Triskalariak jantzariakaz egingo dan piknika eta Columbus Dayko desfilea euskal partaidetzeagaz nabarmentzen dira. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

New Yorkeko Euzko Etxeak, AEBetan sortu zan lehenengo euskal etxeak, egitarau oparoa atondu dau bere mendeurrena ospatzeko urriaren 7tik 14ra. Astelehena eta barikua bitartean, programa kulturala antolatu da Hizkuntzak hartu-emonetan, komunidadeak alkarbizitzen izenburupean eta Euskal Herria Mugaz Gaindi jardunaldien hamargarren edizinoa be egingo da. Edozelan be, ekitaldi nagusienak astegoienean izango dira Mendeurrenaren Galeagaz; hor, besteen artean, Amaia Arberas sopranoak eta Kalakan eta Amuma Says No taldeek abestuko dabe.

Egitarau potoloan, NABO, North American Basque Organizationen bilerea, meza euskaldun-amerikarra San Patrick's katedralean, Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren kontzertua, Andoaingo Urki eta Salt Lake Cityko Utahko Triskalariak jantzariakaz egingo dan piknika eta Columbus Dayko desfilea euskal partaidetzeagaz nabarmentzen dira.

Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Euskal ordezkaritza bat ekitaldi garrantzitsuenetan izango da Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dauela, AEBetan egingo dauen bidaia ofizilaren barruan eta Washington, D.C. eta Milwaukee bisitau ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu