Dana prest 'IV. Txotxongiloak Igandero' ekimenari hasierea emoteko

Bizkaie! 2013-10-10 13:59   Kulturea

Aurten laugarrenez, Txotxongiloak Igandero zikloa hasteko gero eta gitxiago falta da. Arteria Bilboko Campos Antzokian izango dira ekitaldiak zemendiaren 3tik 2014ko martiaren 30era.

Aurten laugarrenez, Txotxongiloak Igandero zikloa hasteko gero eta gitxiago falta da. Arteria Bilboko Campos Antzokian izango dira ekitaldiak zemendiaren 3tik aurrera, domekero. Eragile guztien orain arteko ahaleginari esker (SGAE, Autore Fundazinoa, Campos Eliseos Antzokia, babesleak eta, jakina, taldeak) badago esaterik ikuslego finko batek era zabalean erantzuten deutsola honako domekeroko proposamen honi.

Gaur egun Estadu mailan antolatzen diran txotxongilo-programazinoen artean garrantzitsuenetakoa da Bilbokoa, eta, hori, epe nahikoa laburrean lortu da.

Ignacio Casado, Antzokiko Zuzendariak baieztatu dauenez, helburua ondokoa da: familia eta neska-mutikoei txotxongiloaren mundu zoragarria hurreratu eta arte eszenikoakazko maitasuna piztu.

Abagune honetan, Txotxongiloak Igandero egitarauko emonaldiak 2013ko zemendiaren 3tik 2014ko martiaren 30era eskainiko dira, domekero, Kupula Aretoan. Danetara, 18 emonkizun aurreikusi ditue Aragoi, Asturias, Andaluzia, Madril, Mantxako Gaztela eta Euskaditik bertotik be datozen taldeakaz; horreen artean, aurreko urteetan programautako jaialdietan, tartean Xixongo FETENen, sari garranrtzitsuak irabazi dituenak dira, izan be, talde batzuk denpora luze eta oparoa daroe mundu honetan.

Sarrerak 9 euroan dagoz salgai baina abonuak be eskuratu daitekez.


IV. Txotxongiloak Igandero ekimenaren egitarau osoa erantsitako .jpg zein .pdf artxiboetan dozue ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu