Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiek zortzi antzezlan eskainiko ditue urriaren 12tik 20ra bitartean

Bizkaie! 2013-10-10 11:29   Kulturea

Zapatuan, hilak 12, abiatuko dira Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiak. Aurten genero guztien eta publiko mueta guztientzako zortzi antzezlan eskainiko dituela aurreratu dabe antolatzaileek. Zortzi antzezlan taularatuko dira, urriaren 20a bitartean.

Zapatuan, hilak 12, abiatuko dira Getxoko 31. Antzerki Jardunaldiak. Aurten genero guztien eta publiko mueta guztientzako zortzi antzezlan eskainiko dituela aurreratu dabe antolatzaileek. Zortzi antzezlan taularatuko dira, urriaren 20a bitartean.

Jardunaldien helburu nagusia urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da, ekimenaren arduradunen esanetan. Ikusle guztien gogoko antzezlanak, euren adina edozein izanda, eskainiko ditu egitarauak dinoe antolatzaileek. Aniztasuna eta lanen kalidadea izango dira ardatz nagusiak.

Eskainiko diran zortzi lanetatik bost umeei zuzenduta dagoz, bi helduei, eta azkenengoa, adin guztietako publikoari. Kaleko ikuskizunak Algortako San Nikolas plazan antzeztuko dira eta, ganerakoak, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan.

Helduentzako Terapias (Vaiven) eta Emaztegaiaren semea (Ados) lanak taularatuko dira. Lehenengoa psikoanalisia, maitasuna eta sexuaren inguruko lan dibertigarria da, eta bigarrenak erabateko krisian bizi dan gizon baten istorioa kontetan dau. Umeek aukera zabala izango dabe: Hankapalu (Kalika) piraten abenturea, Txarlestrup"(Zirika Zirkus) zirku eta musika lana, Txangoa (Potxin eta Patxin) pailazo ikuskizuna, eta Bueltaka (Behibi's) eta Kontakatillu (Katillukadak) txotxongilo ikuskizunak. Edozein adinetako ikusleentzako Vive soñando.

Programa anitza atondu dabe, helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskeraz nahiz gazteleniaz, italiar erakoa, kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak. Danetarik aurkitu daiteke jardunaldien programazinoan, eta aniztasun horri esker ikusle guztien gustu eta nahierak astuko doguz, adierazo dabe.

Andrés Isasi Musika Eskolako saioak ordaintzekoak izango dira, eta ganerakoak, debaldekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu