Hemen da Bilblogari 2013

Bizkaie! 2013-10-07 17:44

Euskerea, gazteak eta teknologia barriak batera sustatzea helburu dauen lehiaketea urriaren lehen egunean hasi eta zemendiaren 22ko 13:00ak bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bialduko ditue www.bilblogari.net webgunera.

Bilblogari Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea da. Bilboko Udaleko Euskera Sailagaz alkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea abiatuko dau 2013ko udagoienean.

Lehiaketearen helburua, euskerea, gazteak eta teknologia barriak batera sustatzea da, gazteen artean euskerearen erabilerea areagotzeko asmoz. Nahi dauen guztiak esku hartu ahal izango dau Bilbokoa bada edota Bilbo uriagaz loturea badauka.

Hiru atal izango dira: blog personalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakotxean interneteko bitakora onena sarituko da.

Parte-hartzaileek nahi beste blog aurkeztu leikiez, baina blog bakotxa atal bakarrean lehia daiteke. Bloga egiterakoan eta elikatzerakoan dozuzezan ideiak, irudimena eta trebezia balorauko dira. Zenbat eta gehiago idatzi orduan eta hobeto. Lehiaketan honako erispideak balorauko dira: euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze mailea eta originaltasuna. Euskarazko blogak baino ez dira onartuko, nahiz eta bestelako hizkuntzak be ager daitekezan, beti be, euskerea nagusi eta protagonista dalarik.

Ezin izango da beste blog batetik kopiarik egin, eta ez da post iraingarririk edota kaltegarririk onartuko. Honetan euskerea eta gazteen kezkak, ilusinoak, animoak, energia eta freskotasuna erakutsi nahi dira.

www.bilblogari.net webgunean baseak, sariak, izen-emotea, parte-hartzaile guztien blogak eta ekimenaren blog partikularra be egongo dira.

Izen-emotea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emote orriaren bitartez. Orrian eskatzen diran datuak bete eta bloga deskribiduko dauen irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (90 x 60 pixel eta 100 kb-ko pisua gehienez be) bialdu beharko da. Bialtzeko arazorik izan ezkero edo, besterik barik, zure bloga sarean ikusten ez badozu, jarri harremanetan geugaz.

Lehiaketea urriaren lehen egunean hasi eta zemendiaren 22ko 13:00ak bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bialduko ditue www.bilblogari.net webgunera.


Sariak

Zemendiaren azken astean epaimahaia (blogetan adituak diran persona bi) batuko da irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emongo dira zemendiaren 28an, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:00etan horretarako propio egingo dan ekimen batean. Sari banaketan zehar argazkiak egingo dira, webgunean argitaratzeko.

Sariak honakoak izango dira: Blog pertsonal onena: 200 euro; Taldeko blog onena: 200 euro; eta Blog tematiko onena: 200 euro.

Datu Personalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoagaz bat etorriz, jakinarazoten da erabiltzaileak emoten dituan datu personalak Bezero, Erabiltzaile eta Hornitzaileen fitxategian sartuko dirala, eta fitxategi horren arduraduna EDE Fundazinoa dela (Simón Bolivar 8b. 48010 - Bilbao — Bizkaia).

Sartutako datuak helburu bakarragaz erabiliko dira: erabiltzaileen eskaerak kudeatzea eta eskainitako zerbitzua emotea. Erabiltzaileak bere datuak konsultatu, zuzendu eta ezeztatu ahal izango ditu, eta datu horreen kontra be egin ahal izango dau, mezu elektroniko bat biaduz bilblogari@bilblogari.net helbidera.

Lehiaketan parte hartzeak esan gura dau egileak oinarriok onartzen dituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu