'Gu ere bertsotan', astean ordu bat bertsolaritzeagaz jolasean

Bizkaie! 2013-10-09 11:23   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Gu ere bertsotan proiektua jarri dau martxan Bizkaia osoko ehun ikastetxetan. Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo dau ikasturteak eta lau mila ikaslek parte hartuko dabe.

Ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz azken hamarkadetan irakaskuntzearen erronka nagusienetakoari erantzunez.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Gu ere bertsotan proiektua jarri dau martxan Bizkaia osoko ehun ikastetxetan. Besteak beste, Bilbo, Aulesti, Balmaseda, Erandio, Abanto Zierbena, Berriatua Basauri, Muskiz, Lekeitio, Arratiako ikastetxeak, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Santurtzi, Barakaldo, Etxebarri, Matiena, Leioa eta Zornotzako udalak zein Enkarterri eta Txorierriko mankomunidadeak dira proiektuan parte hartzen dabenak. Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo dau ikasturteak eta lau mila ikaslek parte hartuko dabe. Urteetako lanak emoten dauen esperientzia lagun, hobetuz eta sendotuz doan proiektu honek oso harrera ona izaten dau urtero gaztetxuen eta baita irakasleen artean be.

Urrian hasi eta maiatzera arte, astero ordu batez, bertsolaritzako irakasle bat hurreratuko da gelara. Hamabi sekuentzia didaktiko barritan banatutako bertso liburua eskuartean, euskerea, kulturea, musikea eta trebetasun personal eta sozialak (jentaurrekotasuna, autoestimua, alkarkidetzea...) landuko ditue ikasleek. Aurten, gainera, lau urterik behin ospatzen dan Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiari be jarraipena egingo jako gelan.


Irrati esatari eta kantari

Klaseko eguneroko lanaz gan, hainbat jarduera osogarri be izaten ditue ikasleek ikasturtean zehar. Irrati saioa antolatzen dabe ikasleek. Bizkaia Irratiagaz lankidetzan Zortziko Txikia irrati saioa grabetan da, astero astero, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean. Ikastetxe bakotxak aste batean parte hartzen dau, gelan egindako lana uhinen bidez zabalduz. Bertso Kantaldiak be antolatzen dira. Gitarra jolearen laguntzinoagaz, kurtso hasieratik ikasitako bertso eta kantak abesten ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu