'Erabileraren GPSa' tresnea aurkeztu dabe Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxak eta Topaguneak
2011-06-13 15:50 Euskerea berbagaiSoziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskera alkarteen federazinoak Erabileraren GPSa aurkeztu dabe; bertan, gazteen hizkuntza-erabileran eragiten daben faktoreen azterketea egin dabe. Gazteek eurek, gazteekaz lanean ibilitakoek eta gazterian adituek hartu dabe parte lanean.
'Lost in the Ether' izan da Amstel Surfilm Festibaleko lan onena
2011-06-13 15:36 BarriakDonostian, joandako astegoienean izan da 2011ko Amstel Surfilm Festibala Japoniako surfaren eta bertako olatuen protagonismo bereziagaz.
Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldiak egingo dira bagilaren 14an eta 15ean
2011-06-13 15:13Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldia antolatu dau bagilaren 14an eta 15ean. Jardunaldiak Mutiloa-Ormaiztegi eta Arditurriko Bide Berdeetako inguruetan egingo da, Mutiloan eta Oiartzunen, hain zuzen be.
'Artea ikasbide' programako lanak ikusgai ipini ditue Guggenheim museoan
2011-06-13 14:40 KultureaArtea Ikasbide hezkuntza-programearen erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Guggenheim Museoan. Aurtengoa hamaulagarren edizinoa da, eta erakusketea abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik, museoaren 103B aretoan.
Bilboko Udalak XIX. mendetik aurrerako Basurtuko auzoaren azken historiari buruzko bideoa argitaratu dau
2011-06-13 14:29 BarriakIa 25 minututan, bideoak arreta berezia eskaintzen deutse Bilbo hegoaldean egozan eta erabilera industriala, militarra edo zibila izan daben zenbait eraikin publiko edo pribaturi. Auzo hori, inguruetako probintzietatik etozan eta euren etxebizitza Basurtun ezarri eben zenbait personak Bilbora sartzeko erabilitako atea izan zan, Roblako trenbidearen bitartez.
Aiko taldeak Dantzale Egunerako konbita egin dau
2011-06-13 12:35 KultureaGure ondare musikala bultzatzen dauen Aiko taldeak eta bere musika eta jantza maisuek, ohikoa dan Dantzazale Eguna antolatu dabe Durangon datorren zapaturako, bagilaren 18rako; euskal folklorea maite dabenen agendako hitzordua eta antxinako erromerien esentzia jasoten dauen jai aparta.
Bertsolaritzearen Datu-Basea aurkeztu dau Bertsozale Elkarteak
2011-06-10 16:11 BertsolaritzeaEgitasmoaren helburu nagusia Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak bere edukiak Internet bidez gizarteratzea eta maila guztietako ikerkuntzea bultzatzea da. Barrikuntza teknologiko zabal baten hasierea besterik ez da hau, eta etorkizunean zentroan dagozan atal guztietako dokumentazinoaren barri emon eta dokumentu digitalen publikazino zabal bat eskaini nahi da.
Kultur artekotasunaren aldeko FacePhotorako argazkiak bialtzeko epea bagilaren 30ean amaituko da
2011-06-10 15:38 kulturbizEkimenaren helburua da Getxoko auzo eta kale desbardinetan gaur egun batera dagozan bizimoduak argazkien eta bideon bidez erakustea eta baita kultur ugariren arteko bizikidetzea be.
Maria Dueñas eta Lorenzo Silva idazleek emongo deutsie amaierea 'Eztabaidak Literatureagaz' programeari
2011-06-10 15:00 jardunaldiakBagilaren 14an, uda aurreko azken hitzorduan, konbidautako idazleek zenbait gai landuko ditue, personaia bat zelan sortzen dan eta zelan eboluzionetan dauen; zer sortzen dan lehenago, personaia ala istorioa; zer dan gatxagoa, bigarren mailako personaia ala protagonistea sortzea; edo egilearen zenbat islatzen dan bere kontakizunetako protagonistetan.
Herri Urrats 2012ko logoa aukeratzeko lehiaketea martxan dago
2011-06-10 14:58 Euskerea berbagaiHerri Urratseko antolatzaileak datorren urteko jaia preparetan hasi dira, eta jentearen parte-hartzea eskatu dabe 2012ko logoa aukeratzeko. Horregaitik, logo lehiaketea atondu dabe. Lanak bialtzeko azkenengo eguna garagarrilaren 1a da.
Zortziko Txikia umeentzako bertsolaritza programearen amaierako jaialdia gaur Bilborock aretoan
2011-06-10 12:08 BertsolaritzeaIkasturte honetan Bilboko 18 ikastetxek hartu dabe parte Bilboko Udaleko Euskera Sailak antolatutako Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 300 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzearen historia ikasi dabe.
Mariasun Landa idazlea, Moskuko Nazinoarteko Liburu Azokako konbidatu
2011-06-09 17:34 KultureaMariasun Landa Moskuko Nazinoarteko Liburu Azokako idazle konbidatua izango bagilaren 10etik 13ra bitartean. Kompasguide argitaletxeak Krokodiloa ohe azpian (Haur eta Gazte Literaturako 2003ko Espainiako Sari Nazionala) errusieraz argitaratu dau
Euskaltzaindiak Euskal Herriko udalen izendegia aurkeztu dau Bilbon
2011-06-09 15:35 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Udalen Izendegia aurkeztu da Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Akademiaren Onomastika batzordeak osotu dau izendegia, eta arau izaerea dauka. Ganera, Euskaltzaindiak sortu barri dauen Izenak bildumearen lehenengo zenbakia da.
Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Sariaren Ohorezko Aitamena
2011-06-09 13:52 sariak-autortzakMiren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 23. edizinoko Ohorezko Aitamena. Sarien banaketea garagarrilaren 2an izango da, Andoianeko Bastero Kulturgunean. Ohorezko aitamenen barri emon bada be, garagarrilera arte ez dogu aurtengo saridunen izenik jakingo.
Metal doinuak nagusi Kalte laukotearen bigarren diskoan
2011-06-09 12:44 MusikeaUsansoloko Kalte taldeak izen bereko diskoa kaleratu barri dau; metal doinudun hamabi kanta indartsuz osotuta. Laukotearen bigarren hau diskoau TNT estudioan grabau dabe, Cesar Rodriguezen esanetara.
Japoniako surfa, Amstel Surfilm Festibal jaialdiko protagonista
2011-06-09 11:49 BarriakDatozen egunotan, hilaren 8tik 12ra, Donostiako Amstel Surfilm Festibal jaialdiaren bederatzigarren edizinoa izango da Japoniako surfa ardatz hartuta. Ohikoa dan legez surfagaz lotutako zinema emonaldiak, arte erakusketak eta kontzertuak antolatu ditue.
Abian da Caostica film laburren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa
2011-06-08 18:45 BarriakCaostica Film Laburren Jaialdia hasi barri da Bilbon, eta hilaren 14ra bitartean 55 lan ikusteko aukerea egongo da uriko hainbat aretotan. Lehenengo emonaldia bagilaren 8an da, Alondigako Atrioan, 21:00etatik aurrera. Aurtengoa bederatzigarren edizinoa da.
David de Jorge kozineruak munduko hanburgesarik handiena preparauko dau Bilbon
2011-06-08 18:27 Jan edanakTelebistako sukaldari David de Jorgek ames bat dauka: munduko hanburgesarik handiena preparetea eta erronka hori bagilaren 18an, zapatuan, lortu nahi dau. Ataraten dan diru guztia Caritas Bizkaiarentzat izango da.
Aurtengo Kameratoia ikus-entzunezko rallya Uribe Kostan egingo da
2011-06-08 18:01 BarriakAzkenengo sei urteotan lez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera. Izena emoteko epea bagilaren 24an amaituko da.
1936ko gerran frontean ibilitako 9 lagunek euskeraz idatzitako autobiografiak aztertu ditue
2011-06-08 15:51Gerrea, ha sufritu ebenen begietan
1936ko gerra zibilean burrukan egin ebenen oroimena lurpetik atara dabe, euskeraz idatzitako hamar kontakizun autobiografiko aztertuta. Oroimen igeskorrak: gerra zibileko sufrimenduaren inguruko hausnarketak, euskeraz idatzitako testigantzen ikerketearen bitartez izena dauka hareen lanak, eta Eusko Ikaskuntzaren Agustin Zumalabe bekearen babespean idatzi dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...