Bizkaiko bazterrak, Dora Salazar eta hamar emakume idazleren begietatik

Bizkaie! 2013-10-11 14:35   Kulturea

Bizkaia emakumeen begiradan erakusketea edegi barri dabe Bizkaiko Foru Liburutegiaren areto nagusian. Dora Salazarrek Bizkaiko hainbat leku pintau ditu, Gaztelugatxe, Elantxobe, Gernikako arbolea, Butroeko gaztelua, Guggenheim Museoa edo Bizkaiko Zubia, besteak beste. Hamar emakume idazleren gogoetek osotzen dabe erakusketea.

Ñabarduraz beteriko begirada personal bat dago Salazarren irudietan. Bizkaiko makinatxu bat bazter topau daitekez artista nafarraren irudietan. Urduñako mendietaraino, Ondarroako portura edo Balmasedako zubiraino biadaiatzeko aukerea eskaintzen dabe.

Erakusketea osotzeko, Bizkaiko hamar emakume idazlek euren ekarpena egin dabe. Nagore Amondarain, Irati Jimenez, Itsaso Lozano, Toti Martínez de Lezea, Itziar Mínguez, Nagore Orella, Txani Rodríguez, María Eugenia Salaverri, Lourdes Unzueta eta Ana Urkiza egileek hartu dabe parte. Hamarrei erronka bera proposau jakien: berben bidez, euren jaioterriaren ganeko sentimenduak adierazotea, umetan ezagutu zituen itsaslabar edo mendien inguruan, edo egunero behar egiten daben inguruen ganean.

Salazarren abiapuntua lekua bera da, erretratua aterateko momentua. Proiektu honen alderdirik interesgarriena landa-lana izan da, niretzako leku barri eta bakarrak deskubritzea, hementxe bertan dagozanak, azaldu dau egileak. Erakusketraren harira, argitalpen bat plazaratu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak.

Erakusketea abenduarren 30era arte egongo da Bizkaiko Foru Liburutegiaren areto nagusian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu