Alice Munro idazle kanadarra da 2013ko Literaturako Nobel sariduna

Bizkaie! 2013-10-10 17:50   sariak-autortzak

Alice Munro idazle kanadarrari emon deutsie 2013. urteko Literaturako Nobel Saria. Munro kontaketa labur garaikidearen ikur dala adierazo dau Akademia Suediarrak.

Alice Munro idazle kanadarrari emon deutsie 2013. urteko Literaturako Nobel Saria. Munro kontaketa labur garaikidearen ikur dala adierazo dau Akademia Suediarrak.

Ontarioko (Kanada) Wingham herrian 1931ko garagarrilaren 10ean jaioa, Munro bere kontakizun laburrakaitik da ospetsua, hainbat bilduma argitaratu baititu. Holan, Chejov kanadarra izenagaz be ezaguna da, Anton Chejov XIX. mendeko idazle errusiarra aitatuz. Gaur egun Clintonen bizi da, bere sorterritik hur.

Alice Munrok 1968an kaleratu eban bere lehen liburua, Dance of the Happy Shades izenburupean batutako zenbait istorio, eta aintzatespen ugari jaso zituan Kanadan horri esker. 1971n, beste hainbat kontakizun batu zituan Lives of Girls and Women liburuan. Bere beste lan batzuk dira Who Do You Think You Are? (1978), The Moons of Jupiter (1982), Runaway (2004), The View from Castle Rock (2006) eta Too Much Happiness (2009). Munroren bilduma barriena Dear Life da, 2012an argitaratua.

Alice Munroren istorioak herri txikietan gertatzen ohi dira. Kontakizunotan jasoten dituan gizarte onarpena lortzeko burrukak moral eta bizikidetzearen inguruko gatazka bihurtzen dira, belaunaldi desbardinen edota anbizino personalen arteko aurrez aurrekoak be batuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu