Miguel de Unamunoren 'Erbesteko Sonetoak' itzuli ditu Jean-Louis Davantek euskerara eta frantsesera
2013-10-10 18:15 KultureaMiguel de Unamunoren Sonetos de Exilio lana euskeraz eta frantsesez ere irakur daiteke daborduko, Jean-Louis Davantek egindako itzulpena argitaratu barri dau eta Maiatz alkarteak. Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenburuagaz kaleratu dabe. Danetara 103 soneto itzuli ditu.
Miguel de Unamunoren Sonetos de Exilio lana euskeraz eta frantsesez ere irakur daiteke daborduko, Jean-Louis Davantek egindako itzulpena argitaratu barri dau eta Maiatz alkarteak. Erbesteko Sonetoak / Sonnets de l'exil izenburuagaz kaleratu dabe. Danetara 103 soneto itzuli ditu.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu dabe liburua Jean-Louis Davantek berak, eta Maiatz alkarteko Luzien Etxezarretak. Unamunoren munduan sartu da Davant. Euskaltzainak esan dauenez, plazer hartu dot horreek irakurtean, frantsesez itzultzean eta gehienik euskal sonetotan egokitzean. Hitzez hitzetik urrundu naz zentzu sakonari lotzeko, batez be euskaraz.
Etxezarretaren arabera, lan honen bitartez izen handi bi batu dira: Davant oso persona garrantzitsua da Ipar Euskal Herriko kulturearen historian. Eta Unamuno unibersala da.
Soneto asko politikeari buruzkoak dira. Unamunok agertzen ditu bere hasarrea eta samina Miguel Primo de Rivera diktadorearen kontra, baina gobernuburu izentau dauen Alfonso XIII erregearen kontra bere bai, azaldu dau Davantek.
Olerki satirikoak, didaktikoak, epikoak, gai ugari lantzen ditu Unamunok. Eta badira intimistagoak be, Bizkaia maitearen nostalgiaz, edo bere emazteari eskainitakoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!