Aitzol Iraolaren Zirriborro Konpainiaren 'Desir', Karrikan Alkartearen 8. deialdian hautatua
2025-12-10 10:43 KultureaEuskal konpainiak bere ikuskizunagaz bira bat egiteko aukerea izango dau.
Karrikan Elkarteak, Bilboko Udalak parte hartzen dauen plataformeak, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko 14 jaialdi eta programazino kulturalek osotzen dabe eta kaleko arteetan sortzen dabizan artisten sorkuntzea eta zabalkundea sustatzea dau helburu.
Adelaide Daraspe buru dauen Ibawa konpainiak aitamen berezia jaso dau Gaua ikuskizunagaitik. Ikuskizun horrek sorkuntzarako laguntzak jasoko ditu 2026an eta sareko espazio eta jaialdietan egingo dabe birea 2027an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
