Gabonetako Merkatu Artistikoak sormenez eta ilusinoz beteko dau Deustu

Bizkaie! 2025-12-15 10:30   Kulturea

Fekoorren ekimena abenduaren 16an hasiko da.

Sancho Azpeitia plazea 2 (Deustu, Bilbo) artisautzearen erdigune bihurtuko da; goizeko 11:00etatik 13:00era, herritarrak azokara hurbildu eta Fekoor Aisialdiko sormen-tailerretan parte hartzen daben personek egindako koadro, zeramika, larruzko produktuak eta imitazinoo piezak ezagutzeko aukerea izango dabe. Pieza bakotxak egilearen lana, ahalegina eta, batez be, artearen bidez adierazoteko gogoa islatzen ditu.

Obra horreek erosteko ekarpenak borondatezkoak izango dira eta tailerretarako material barriak erosteko erabiliko dira oso-osorik. Holan, merkatua bisitetan dabenek zuzenean lagunduko dabe proiektuak hazten jarraitu daian eta sortzeko eta parte hartzeko aukerak eskainiko ditue.

Aurten, Inma Hernándezek, tailerretako irakasleak, dinamizauko du, taldeagaz batera egongo da, eta hurrekotasunez jai-giroa sortzen lagunduko dau. Fekoorretik, deia egin nahi deutsegu alkarte guztiei, bazkideei eta goiz berezi batez gozau nahi dauen edonori merkatura hurbiltzeko, egindako lana ezagutzeko eta artea, komunidadea eta inklusinoa uztartzen dituan proiektu bat babesteko.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu