Literaturearen eta kazetaritzearen arteko hartu-emon sortzaileak ardatz
2025-12-10 08:41 KultureaLiteratureagaz Alkarrizketak XXI. mendean zikloaren barruan.

Abenduaren 16an, zikloaren beste topaketa bat egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Barriketaldia euskaraz egingo da, Sorkuntzearen zubiak: kazetaritzatik poesiara izenburupean. Bertan, Itziar Ugarte eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariek parte hartuko dabe, Juanra Madariagak moderatzaile lanak egingo ditualarik.
Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izangoo da hitzordu literarioa, iluntzeko 19:00retatik aurrera. Sartzea doban izango da eta Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean sao guztia jarraitu ahal zango da.
Literaturearen eta kazetaritzearen arteko hartu-emonak oso estu eta emonkorrak izan dira beti. Diziplina biak oinarrizko interesa dabe errealidaaea kontetako baina bakotxak ikuspegi desbardinetatik egiten dau. Halan da be bada espazio hibrido bat eta hor biek topez egin eta alkar aberasten dira.
Historian, kazetaritza-lanbidean jardutea idazle askoren euskarria izan da, eta literatura-karrera paraleloa egin dabe, askotan zaletasun lez hasi arren.
Kazetaritzearen eta poesiaren arteko hartu-emonak ez dira arrazak izan baina poetearen ikuspuntua kapaz da mundua ulertu eta bide barriak edegiteko, kazetaritza-narrazinoetan aplikau daitekezanak. Gainera, poetek zein kazetariek begirada hurbilagoa emoten deutse diren politikari eta gizarteari eta, horregaitik, sarritan hareen jarrera ideologikoak beren obran islatzen dira.
Iñigo Astiz
Idazlea da eta baita kazetaria Berria egunkarian. Baita hondakinak ere eta Analfabetoa poema-liburuak argitaratu ditu eta 2019an Lauaxeta saria jaso eban bigarrenagaitik. Ume eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2020an irabazi eban Joemak eta Polasak ume liburuaren egilea be bada. Horrezaz gan, Kixotenean kroniken bildumea eta Alberto Barandiaran eta Miren Rubiogaz batera idatzitako Ez duzu abusatuko kazetaritza lana argitaratu ditu. Sylvia Plath eta Sandro Penna be euskeratu zituan.
Itziar Ugarte
1995ean Oñatin jaiotako kazetari eta idazlea da. Kazetaritzan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean eta euskal kultureari buruzko graduondokoa egin eban Mondragon Unibersidadean. Bere lehen poema-liburuak, Gu gabe ere (2021), Espainiako Kritikearen Saria eta Lauaxeta Saria eskuratu zituan. Beraneantea ipuinagaz akzesita emon eutsen 2020an, Bilboko Udalak urtero deitzen dauen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan. Gaur egun Berria egunkariko kultura sailean lan egiten dau eta beste hedabide eta argitalpen batzuetan kolaboretan dau.
Juanra Madariaga
Gehienbat euskeraz idazten dauen poeta bilbotarra da. Euskal Filologia ikasi eban Deustuko Unibersidadean eta gaur egun ikastetxe horretan dabil irakasle. Besteak beste, Eroriaren logika, obra poetiko onenaren Espainiako Kritikaren Saria; eta Beste piztia batzuk poema-liburua idatzi ditu, 2022an Bilboko Udalaren Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Saria irabazi ebana. Egunkaria, Berria eta Deia egunkarietan kolaborau dau, baita hainbat aldizkaritan be.
Kontuak kontu, Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da. Bere helburuen artean literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
