2026ko Laguna txartela eskuragarri

Bizkaie! 2025-12-10 12:18   Kulturea

Gernikako Kultur Etxean jaso ahal izango da 2025eko abenduaren 1etik Aurrera.

Egin zaitez bazkide, holan onura ekonomikoak izango dituzu, baita sarrerak erreserbetako lehentasuna be. Programautako ekitaldiei buruz unean-uneko informazinoa eta aldi berean zure fideltasunaz gure herriaren garapen kulturala babesten lagunduko dozu.

Laguna txartelen balioa urtebetekoa izango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Bazkideentzako onurak

  • % 25eko deskontua Lizeo Antzokian eta Elai-Alai aretoan urte horretan zehar Kultur Etxeak zuzenean programautako ekitaldi guztietan.
  • Sarrera 2 doban, edozein ikuskizunetan erabilteko.
  • Deskontu bereziak Euskadiko Antzoki Publikoen sare osoan.
  • Zinema edota Lizeotarako 6 sarrera doban.

Aukeratu erosi nahi dozun Gernikako Kultur Etxeko laguna txartela: banakakoa edo familiakoa (3 kidetik aurrera).

  • Laguna txartela 2026: 45 euroan.
  • Laguna txartela 2026: Familiarra, persona bakotxa 40 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu