Gaueko errondak martitzenean, abenduaren 16an, hasiko dira kalez kale
2025-12-15 09:25 KultureaGernika-Lumon gure Marijesiek Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe.
Gernikako kale eta bazterrak danon poztasun eta gozamenerako koplakaz beteko dira. Aurton koplak Ane Miren Arejita Abaitua, Fernando Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre, Iñaki Gonzalez Abadia eta Alex Uriarte Atxikallende bakarlarien ahotsetik barriro helduko jakuz, albotik talde osoa dabela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernika-Lumotik zehar ibiliko dira punta batetik bestera, ahalik leku gehienetara ailegetako.
Etxetik ohearen epeletik entzun edo kalean kantau!
2025arako bakarlariak
- Ane Miren Arejita Abaitua.
- Fernando Astoreka Aranburu.
- Denis Azkarate Eizagirre
- Iñaki Gonzalez Abadia.
- Alex Uriarte Atxikallende.
2025eko Marijesien errondeak
- A.- Lurgorri: 16 – 19 – 21 - 24.
- B.- Errenteria: 17 - 20 – 23.
- C.- Tiloak: 18 – 22.
2025eko Marijesien diru batuketea
Aurton abenduaren 24an batuko dan dirua ADELA-Bizkaia erakundearen alde izango da, izan be, proiektuaren helburua alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA/AEA) ikusarazo eta gizarteratzea da. Jasotako diru-laguntzea AEA gatxa daben personen bizitza-kalidadea hobetzen daben zaintza aringarriak eskaintzeko eta ikerketak bideratzeko erabiliko da.
Diru-batuketa hori azken egunean (abenduaren 24an, martitzenean) egingo da, goizeko errondetan 10:00etan hasita kalerik kale.
2025eko Marijesien 1. errondea
- A.1) Abenduaren 16an: martitzenean (Agirre-San Kristobal-Urremendi): Andra Maria eleizea – Allendesalazar – San Pedro auzoa - Zearreta - Frai Martin Murua (erdiraino) – Iturriondo plaza - Iturriondo - San Jose auzunea (atzetik) - San Frantzisko – San Jose auzunea - Agirregana - Juan Calzada – San Kristobal plazea - Mestikabaso – Lurgorri (Urremendi) – Mestikabaso – Lurgorri - Rotonda – Juan Calzada - Gurutze Gorria – Iparragirre – Alondegia – Industria – Picasso - Merkurioa – Artekalea – San Juan - Barrenkalea – Andra Maria – Domingo Alegria plaza – 8 de enero – Adolfo Urioste - Don Tello – San Roke – Domingo Alegria plaza - 8 de enero - San Juan - San Juan ibarra - Urkieta – Iñigo Lopezde Haro – Pedro Elejalde – Allendesalazar – Andra Maria – Goienkalea (Andra Maria eleizea).
Bakarlariak: Fernando Astoreka Aranburu eta Denis Azkarate Ezagirre eta Alexander Uriarte Atxikallende.
- 2025ko Marijesien 2. errondea
B.1) Abenduaren 17an, eguaztenean (Errenterian)
Andra Maria eleizea - Allendesalazar - Karmelo Etxegarai - Euskal Herria - Enrique Amurrio - Frai Martin Murua – (Calzada egoitza) - Agirregana auzunea – Frai Martin Murua - Mestikabaso - Esteban Zabala – Gurutze Gorria – JuanCalzada - Merkurioa – Artekalea – San Juan – Barrenkalea – Andra Maria – 8 de Enero - Adolfo Urioste – Iparragirre – Loizaga – J. A. Agirre plaza - Don Tello – San Juan - San Bartolome - Aita Luis Villasante - Lorategieta – Aita Luis Villasante - Kortezubi bidea - Amaiur – Mertzede - Uharte - San Juan – San Juan ibarra - Urkieta - Carlos Gangoiti – Txorraburu – Iñigo Lopez de Haro – San Juan - Goienkalea (Andra Maria eleizea).
Bakarlariak: Fernando Astoreka Aranburu – Denis Azkarate Eizagirre eta Alexander Uriarte Atxikallende.
- 2025eko Marijesien 3. errondea
C.1) Abenduaren 18an: egueneana (Tiloak)
Andra Maria eleieza – Allendesalazar – Karmelo Etxegarai – Saraspe - Juan Calzada – Askatasuna - Iparragirre - Gurutze Gorria - Juan Calzada – Ubitarte – Iparragirre – Adolfo Urioste – Merkurioa – Adolfo Urioste - Azokakalea – San Juan – Barrenkalea – Andra Maria – Domingo Alegria plaza – Domingo Bernaola – Don Tello - Carlos Gangoiti – Pedro Elejalde – Allendesalazar – Andra Maria – Goienkalea (Andra Maria eleizea).
Bakarlariak: Fernando Astoreka Aranburu eta Denis Azkarate Eizagirre eta Alexander Uriarte Atxikallende.
Bizkaiko abendu-erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak
2021-2024 urteen artean Itziar Navarroa Ibáñez musikologo doktoreak egindako doktoretza-tesiaren aurkezpena. Marijesiak edo abendu-errondak aztertzen ditu egileak, ikuspegi sozialetik eta musikaletik. Errondetan parte hartzen daben personen diskursoetan eta praktiketan arretea jarrita, azken hamarkadetan izandako aldaketak ulertzeko.
Gaur, hilak 15, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
