Bizkaiko Txakolin gitxiago baina hobea eukiko dogu aurten

Bizkaie! 2013-10-14 15:20   Jan edanak

Bizkaiko Txakolin barriaren uztea orain egun batzuk hasi zan, mahats goiztiarrakaz, eta orain bete-betean dago. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzailearen iragarpenaren arabera, txakolin gitxiago baina kalidade handikoa egongo da.

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek aurkeztutako datuen arabera, mahatsa ia-ia helduta dago, Hondarribi Zuriren kasuan %11,5 eta %12,1 arteko alkohol graduagaz, eta Hondarribi Baltzaren kasuan, barriz, %11,6. Kontseilu Arautzaileak jakinarazo dauenez, udabarri hotz eta euritsuaren ondorioz, uztea igaz baino txikiagoa da, pasa dan astean mahastietan egindkao neurketek erakutsi dabenez. Udako klimatologia onak, halanda be, mahatsa heltzen lagundu dau, eta irailaren bigarren hamabostaldiko eta urriaren lehen egunetako eguraldi onak heltzea biribildu egin dau.

Uztearen beherakadea aurreikusita, Kontseilu Arautzaileak ezarritako etekinaren gehiengoa, hektareako 13.000 kilogramotakoa, aurten 11.000 kilogramora jatsiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu