Astegoienean kanporaketak irabazita, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi finalaurrekoetan dagoz
2013-10-14 10:43 BertsolaritzeaHendaian irabazita, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau gorritiarrak; Altsasun irabazita, barriz, Beñat Gaztelumendi añorgarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 17an, Murgian jokatuko dan finalaurrekoan kantetako.
Astegoienean Hendaian eta Altsasun izan diran kanporaketak irabazita Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik finalaurrekoetarako txartela eskuratu dabe. Julio Soto nagusitu zan Hendaian jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan. Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira. Orain arte izan dan saiorik jentetsuenean, 1.070 bertsozalek bete eben zapatuan Beltzenia ezker pareta.
Honako puntuazinoa lortu eben bertsolariek:
Julio Soto 653
Amaia Agirre 642,5
Iñaki Zelaia 611
Feliz Zubia 610
Iñaki Apalategi 596
Iban Urdangarin 591
Kontuak kontu, Hendaian lortu dauen lehen postuari esker, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako; zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau gorritiarrak, Amets Arzallus, Jon Martin eta puntuazinoaren arabera sailkatuko diran beste hiru bertsolarigaz.
Beñat Gaztelumendik irabazi dau Altsasuko kaporaketea eta Murgiarako sailkatu da
Sarrera guztiak agortuta, Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu zan bart laugarren kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan: Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.
Beñat Gaztelumendik irabazi dau Altsasun eta haren atzetik Jexux Mari Irazu, Xabier Silveira, Unai Agirre, Erika Lagoma eta Oihane Perea sailkatu dira.
Honako puntuazinoa lortu dabe bertsolariek:
Beñat Gaztelumendi 695,5
Jexux Mari Irazu 666,5
Xabier Silveira 652,5
Unai Agirre 650,5
Erika Lagoma 622,5
Oihane Perea 602
Altsasun lortu dauen lehen postuari esker, Beñat Gaztelumendi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako; zemendiaren 17an, Murgian jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau añorgarrak, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta oraindino erabagi barik dagozan beste hiru bertsolarigaz.
Lau kanporaketa jokatuta, hona hemen orain arteko sailkapena
1. Agin Laburu* 699,5
2. Jone Uria 677
3. Jon Martin* 654
4. Julio Soto* 653
5. Alaia Martin 653
6. Amaia Agirre 642,5
7. Nerea Elustondo 639,5
8. Odei Barroso 632
9. Fredi Paia 631
10. Onintza Enbeita 623
11. Iñaki Zelaia 611
12. Felix Zubia 610
13. Iker Zubeldia 607,5
14. Eneko Abasolo 599,5
15. Eneko Fernandez 598
16. Iñaki Apalategi 596
17. Iban Urdangarin 591
18. Beñat Ugartetxea 577,5
*Kanporaketa saioak irabazita, sailkatuta dagoz
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketea
Legazpin jokatuko da bosgarren kanporaketea datorren zapatuan, hilaren 19an, 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan. Sei bertsolari izango dira oholtzan: Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Inigo Mantzizidor Mantxi, Jokin Uranga eta Oihana Bartra.
Legazpiko kanporaketako sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!