Mikel Laboari buruzko jardunaldiak antolatu ditue Donostian, urriaren 15etik 17ra bitartean

Bizkaie! 2013-10-11 15:53   jardunaldiak

Mikel Laboaren irudi artistikoa aurkezteko antolatutako jardunaldi eta musika instalazinoaren barri emon dabe gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Mikel Laboa Katedreak atondu ditu jarduerak, urriaren 15etik aurrera.

Mikel Laboaren irudi artistikoa aurkezteko antolatutako jardunaldi eta musika instalazinoaren barri emon dabe gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Mikel Laboa Katedreak atondu ditu jarduerak.

Jarduera honeen helburu nagusia Laboaren erretratua eskaintzea da, haren ibilbidean lankide eta lagun izan ziranen berbak, musikea eta irudiak plazara ekarriz. Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura, Gazteria eta Kirol diputadua, Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedrearen zuzendaria eta Itziar Zubizarreta jardunaldien antolatzailea izan dira dira prentsaurrekoan.

Mikel Laboaren figura osoa aztertzea, bere klabeak eta garaiak ikertzea, behar-beharrezkoak dira, adierazi dau Ikerne Badiolak. Berak eta bere inguru eta belaunaldiak be berebiziko garrantzia izan dabe-eta euskerea eta euskal kulturearen normalizazino bidean.

Mikel Laboa Katedraren I. Jardunaldiak urriaren 15, 16 eta 17a egingo dira, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Musikariaren ibilbide estetiko barritzailea ezagutarazotea da jardunaldion helburu nagusia. Bernardo Atxaga, Anari, Ruper Ordorika, Lourdes Otaegi Imaz, Juan Gorostidi, Arantza Iturbe, Mari Sol Bastida, Xabier Montoiak, Denis Labordek, Koldobika Jauregi, Josetxo Silguero eta Iñaki Salvador eta Beñat Axiarik hartuko dabe parte.

Mikel Laboa gertutik musika-instalazinoa Koldo Mitxelena ganbaran egongo da entzungai, urriaren 15etik zemendiaren 23ra arte. Laboa berak sortutako musika entzuteaz aparte, haren lagun eta lankideek sortutako diskoen azalak ikusteko aukerea izango da.

Jardunaldien ganeko argibide gehiago, hemen.

2013ko martian sortu eben Mikel Laboa Katedrea EHUk eta Gipuzkoa Foru Aldundiak. Juan Kruz Igerabide Sarasola zuzendaria, eta laguntzaile iraunkorra, Gidor Bilbao Telletxea. Egoitzea UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan daukie. Mikel Laboaren eredua da katedrearen erdigunea, eta arteen artekotasuna eta euskal folklorearen hainbat atal ikertuko ditue, beti be landu bako arloen azterketea bultzatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu