Iñigo Kortazar eta Xabier Aranburuk dorsal bana irabazi dabe II. Gorbeia Suzieneko martxan parte hartzeko

Bizkaie! 2013-10-15 14:14

Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria dan II. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta martxea urriaren 19an izango dira Zeanurin. Lasterketarako egozan 475 dorsalak amaitu dira baina martxan parte hartu gura izan ezkero, oraindino badago aukerea. Bihar, hilak 16, eguaztena, azken eguna izango da on line izena emoteko baina martxa egunean bertan be egin ahal izango da, lekua badago behintzat.

Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria dan II. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta martxea urriaren 19an izango dira Zeanurin. Lasterketarako egozan 475 dorsalak amaitu dira dagoeneko baina martxan parte hartu gura izan ezkero, oraindino badago aukerea. Bihar, hilak 16, eguaztena, azken eguna izango da on line izena emoteko baina martxa egunean bertan be egongo da aukerea izena emoteko, lekua badago behintzat.

Bizkaie!-k martxarako dorsal bi zozketatu ditu (Dorsala, kamisetea, bazkaria, oparia eta Atxarte kirol dendan deskontua) atariaren webgunean eta Facebook profilean eta Iñigo Kortazar eta Xabier Aranburu dira irabazleak.

Kontuak kontu, hiru ibilbide atondu ditue antolatzaileek luzea, laburra eta umeentzat. Gorbeia ezagutarazotea da antolatzaileen asmoa, parke naturala altxorra dala erakutsi. Bide ezagunetatik harago prestau dabe ibilbidea aurten be, bide zaharrak berreskuratuz.

Ibilbidea parke naturalean egiten danez jasangarritasunari aparteko garrantzia emon deutsie, halan izen-emote kopurua mugatua izango da, 475na korrikalari eta mendizale. Ibilbide luzeak 29 kilometro ditu, eta 2.000 metroko desnibel positiboa. Igaz baino apurtxu bat gogortxuagoa.

Aurtengo nobedadeen artean, umeak jagoteko zerbitzua izango da parte-hartzaile guztientzat.

Lasterketea eta martxea urriaren 19an badira be, egun bi lehenago hasiko da Gorbeia Suzienen egitaraua. Urriaren 17an, eguena, nutrizinoa eta kirolaren ganeko mahai-ingurua egingo dabe, Areatzako Udal Aretoan, 19:30ean. Josean Lekue Athleticeko medikua, Jokin Lizeaga korrikalaria eta entrenatzailea eta Kepa Lizarraga medikua izango dira hizlariak. Barikuan, hilak 18, 19:00retan, ibilbidearen aurkezpena izango da Aitor Elduaienen eskutik; 20:00retan, barriz, Pou anaiek 20 urte mendi bertikaletan ikus-entzunezkoa aurkeztuko dabe. Eta zapatuan, lasterketa egunean, umeentzako jolasak, slackline erakustaldia eta Aiko taldearen erromeria izango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu