Munduko edozein tokitan euskerazko komunikazinoa errazteko kanpainea abiarazo dau Eusko Ikaskuntzak erakundeak

Bizkaie! 2013-10-24 14:13   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskara pil-pilean kanpainea jarri dau martxan, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, munduko edozein tokitan euskeraz egindako komunikazinoa errazteko asmoz.

Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskara pil-pilean kanpainea jarri dau martxan, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, munduko edozein tokitan euskeraz egindako komunikazinoa errazteko asmoz. Horretarako, Mintzanet munduko edozein txokotan egonda euskeraz berba egiteko aukerea eskaintzen dauen proposamenagaz alkarlanean, euskera maila altua daben eta Skype bidez beste batzuri lagundu nahi deutseen edota maila apalago batetik alkarrizketea praktikau nahi daben personak bilatuko ditu Eusko Ikaskuntzak, batzuek zein besteei alkarri laguntzeko.

Modu honetan, euskera maila altua dabenek (Bidelagunak) zein maila baxuagoa dabenek (Bidelariak), www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean emon leikie izena abenduaren 2ra arte. Izena emoten dabenen artean opariak zozketatuko dira. Euskara pil-pilean kanpainea babestu dabe Karlos Argiñano eta Aitzpoea Oihaneder sukaldariek, besteak beste.


ENE saria

Zortzigarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntzak erakundeak ENE Saria emongo dau, euskerearen eta euskal kulturearen sustapenean atzerriko erakunderen bat aintzat hartzeko. Irabazleak autorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak diseinautako sariaren anagramearen eskultura bat jasoko ditu.

ENE Sariko hautagaitzak aurkezteko epea zemendiaren 25ean amaituko da, eta Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an ezagutarazoko dau irabazlearen izena, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu