Begoñazpi ikastoleak Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea saritu ditu

Bizkaie! 2011-11-18 09:54

Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau.

Aurtengo Lauaxeta Saria, Durangoko Gerediaga alkartearentzat

Bizkaie! 2011-11-17 16:57   sariak-autortzak

Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.

Salgai honezkero Seaskaren egutegia

Bizkaie! 2011-11-17 14:22

Urtero legez, aurten be Seaskak bere egutegiak argitaratu ditu. Ganera, 2012 urte berezia izango da, izan be, egutegiaren formula horren 30. urtemugea izango da

'Animalien afera' dibulgazinoko liburua kaleratu barri dau EHUk

Bizkaie! 2011-11-17 11:53

Animalien aferak liburua argitaratu barri dabe EHUko Juan Ignacio Perez Iglesias eta Miren Bego Urrutia irakasle eta animalia biologian adituek. Animalia-espezieek zelan eboluzionetan daben aztertu dabe lanean. Zemendiaren 17an egingo dabe aurkezpena, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibersidade Eskolan, Elkano kalean, 19:00etan.

Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdia 2011 zemendiaren 17tik 26ra

Bizkaie! 2011-11-16 17:49   Musikea

Elorrion urteroko hitzordua dabe blues eta jazz zaleek zemendiaren 17tik 26ra; aurtengo Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdian, besteak beste, Belceblues, The Hot Wok, Carl Winter Trio eta Sons of the delta lako taldeak izango dira. Carl Winter Trio aurten Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dauen taldea da.

Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak barritasunez betetako programeagaz datoz

Bizkaie! 2011-11-16 16:58   jardunaldiak

Udalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatu ditu Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak mota guztietako publikoarengana heltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Surfa eragile ekonomiko bihurtzea, World Surf Cities Network ekimenaren helburu

Bizkaie! 2011-11-16 16:52

Munduko bederatzi urik surfa eragile ekonomiko lez indartzeko nazinoarteko lehenenego sarea aurkeztu dabe Donostian. Urietako ordezkariak Surfa eta barrikuntza jardunaldietan partzen hartzen dabilz egunotan.

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-11-16 16:20   Musikea

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa azken fasera heldu da kategoria bakotxeko finalakaz. Finalak zemendiaren 18an (Beste Joerak), 25ean (Metal) eta 26an (Pop Rock) izango dira, ohikoa dan legez, Bilborock aretoan.

Siroka taldea izango da euskal ordezkaria Liet International 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-11-16 14:24   Musikea

2011ko zemendiaren 19an, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena ospatuko da, Liet International 2011, hain zuzen be. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakidek joko dabe festibalean, tartean Siroka taldeak.

Euskeran eta euskal kulturan oinarritutako jarduera astea Deustuan

Bizkaie! 2011-11-16 13:23   jardunaldiak

Deustura Udazkeneko Kultura ekimenak Deustuko Berbaizu euskera alkartearen, Escribe-Lee alkartearen eta Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioaren laguntza dauka, eta zemendiaren 18tik 25era bitartean izango dira ekitaldiak, Deustuko Udaltegian eta Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan

Berreginen Museoak Mariaren Bihotzaren Eleizan beteten dauen 5. urteurrena ospatuko dau 'Kandelen argipean'

Bizkaie! 2011-11-16 12:08   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoak, Mariaren Bihotzaren Eleizan (San Frantzisko, 14) dauen egoitza barriaren 5. urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, zemendiaren 21ean, Kandelen argipean egingo diran bi bisiten bitartez.

Antton Ezeiza zinemagilea hil da

Bizkaie! 2011-11-16 11:21   Barriak

Antton Ezeiza zinema zuzendari eta gidoilaria 76 urtegaz hil da, gaixotasuna luze baten ostean. Eguenean, zemendiaren 17an, egingo deutse azken agurra Donostiako Polloeko errausketa gelan. Euskerazko zinemearen bultzatzaile eta aitzindaria izan zan, 70eko eta 80ko hamarkadetan batez be.

Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa zinema-aretoetan, barikutik aurrera

Bizkaie! 2011-11-16 10:34   Barriak

Gartxot, konkista Aitzineko konkista animazinozko filma barikuan, zemendiaren 18an izango da Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko zinema-aretoetan. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira zuzendariak, eta musikea Benito Lertxundik sortu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Etorkizun handiko gazte batek eta bi idazle ospetsuk irabazi dabe 2011ko Zientzia-Fikzinozko Alberto Magno lehiaketea

Bizkaie! 2011-11-16 10:06   sariak-autortzak

Epaimahaiaren gehiengoak erabagita, lehenengo saria etorkizun handiko idazle Sara Sacristani emon jako, El jardín de infancia lanagaz, generoan ospe handia daben beste idazle batzuei irabazita.

Itxaropena ikastoleak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketea abiarazo dau 2012ko Ibilaldiaren abestia egin deien

Bizkaie! 2011-11-15 14:31   Euskerea berbagai

Ibipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe.

Seiren taldeak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan grabauko dau Urrunegi abestiaren bideoklipa

Bizkaie! 2011-11-15 12:45   Musikea

Zemendiaren 19an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunegi abestiaren bideoklipa grabauko dabe Seiren taldekoek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, 10 urtetik gorako gaztetxuentzat Ametx erakunde autonomoak eskaintzen dauen gaueko aisialdirako Gauero programearen barruan.

Euskaltzaindiak 'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua sarean ipini dau

Bizkaie! 2011-11-15 10:34

Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua bere webgunean ipini barri dau. Kepa Altonagak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazino saria irabazi eban liburu honegaz. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

icalzada 2011-11-14 17:50

eskerrik asko nagore. igor.

Erantzuna | Igor Calzada: 'Euskal Hiria euskotarrok erabagiten doguna izango da, kontzeptu edegia da'

Kalean da 'Astola' aldizkariaren bosgarren zenbakia

Bizkaie! 2011-11-14 17:46   kulturbiz

Astola aldizkariaren bosgarren zenbakia kaleratu dau Gerediaga alkarteak. Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko asmoz sortu zan urtekaria, 2007an. Bosgarren zenbakia aurreko urteetako prezio berean dago salgai, bost euroan.

AEBetako eta Erresuma Batuko telesailak aztertu ditue 'Telezailak' liburuan

Bizkaie! 2011-11-14 14:44   kulturbiz

Telesail anglosaxoien ganeko Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? liburua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak. Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik testu bana idatzi dabe liburuan