Maite Gurrutxagak 'Habiak' lana aurkeztu dau, antzezlan batetik sortutako komikia

Bizkaie! 2013-11-21 10:48   Kulturea

Gizona ez da txoria Dejabu panpin laborategiaren antzezlana dau oinarri Maite Gurrutxagak osotu dauen Habiak (Txalaparta) komiki grafikoa. Ximon eta Selma dira protagonistak, lehenengoa baserritik bota dabe, abiadura handiko trenaren lanak dirala-eta, eta bestea, gizona jagoten dauen erizain bosniarra da.

Gizona ez da txoria Dejabu panpin laborategiaren antzezlana dau oinarri Maite Gurrutxagak osotu dauen Habiak (Txalaparta) komiki grafikoa. Ximon eta Selma dira protagonistak, lehenengoa baserritik bota dabe, abiadura handiko trenaren lanak dirala-eta, eta bestea, gizona jagoten dauen erizain bosniarra da.

Ez dabe alkar ulertzen Ximonek eta Selmak, hasieran batez be. Istorio unibersala dala eresten deutsie egileek. Istorio bat ez da unibersala erroak ondo tinkatuta ez baditu. Guk garbi geunkan ezin genduala Bosnian kokatu istorioa, zati txiki bat besterik ez genduan-eta ezagutzen euretaz. Horregaitik gure errealidadetik begiratzea ezinbestekoa jakun eta gure deserrotze horreek, gaur egun edo lehen zeintzuk izan diran konturatzea, dinoe.

Dejabu taldeko Ainara Gurrutxaga eta Unai Redondo Bosnia eta Herzegovinan izan ziran, gerrea amaitu barri zala; bertako herritarren indarrak hunkitu egin zituen, eta istorio bat idatzi eben. Holan sortu zan Gizona ez da txoria antzezlana. Gure sentimenduak eta haserreak adierazoteko beharra sentidu genduan -azaldu dabe- Bosniarrak ezagutzea opari bat izan da. Eskema asko hankaz gora jarri euskuezan: musulmanen inguruan geunkan ikuspuntua, duintasun eta bizi-gogoaren indarra. Arlo kulturalean, herri alaia eta indartsua da, bere identidadea mantentzen ahalegintzan dana.

Maite Gurrutxagak gidoia eta saio baten grabazinoa izan ditu langai. Urte bi emon ditu beharrean, sarritan batu dira egileak, batak bestearen ikuspuntuaren barri izateko. Euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu dau Txalapartak komikia, Habiak eta Nidos izenburuakaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu