Abenduaren 13tik 22ra, 27 herrialdetako egileak lehiatuko dira VI. Mendi Film Festivalean

Bizkaie! 2013-11-05 14:45

Badator Mendi Film Festival mendiko zinemaldiaren VI. edizinoa. Aurten abenduaren 13tik 22ra izango da jaialdia, Bilbon. Hain zuzen, amaitu barri da lehian izango diran filmak hautatzeko fasea. Danetara, 27 herrialdetatik heldutako 111 lan aurkeztu dira, eta horreetatik 40 film hautatu ditu antolakuntzeak.

Badator Mendi Film Festival mendiko zinemaldiaren VI. edizinoa. Aurten abenduaren 13tik 22ra izango da jaialdia, Bilbon. Hain zuzen, amaitu barri da lehian izango diran filmak hautatzeko fasea. Danetara, 27 herrialdetatik heldutako 111 lan aurkeztu dira, eta horreetatik 40 film hautatu ditu antolakuntzeak; hain zuzen, zinemaldiak iraungo dauen hamar egunetan Bilbon ikusgai izango diran 40 tituluak.

Mendi Film Festival nazinoarteko erreferentzia da mendiko eta abenturako zinemagintzan. International Alliance for Mountain Film (IAMF) erakundeko kide da 2011tik, eta mendiko zinemagintzea jagoten eta zabaltzen dabil eginahalean sorreratik beretik, genero horren arlo guztietan. Zinemaldian genero horretako nazinoarteko film onenak izango dira ikusgai, eta formatu ikusgarrienetan, gainera; ikus-entzunezko batzuk, esaterako, 3D formatuan proiektauko dira. Zinemaldiaren webgunean ikusgai dago jada Bilbon abenduaren 13tik 22ra ikusi ahal izango diran lanen aurrerapen bat. Aurkezpeneko bideo horretan, Bizkaiko uriburuaren arpegi urbano barria eta mendiko kirolen eta outdoor jardueren sekuentzia ikusgarriak buztartu dira. Kirol eta jarduera horreek dira mendiko zinemagintzearen esentzia.

Aurreko edizinoetan lez, Mendi Film Festival jaialdia ez da filmen proiekzino hutsera mugatuko; zinemagintzako eskaintzaz gan, berbaldiak, erakusketak, mahai-inguruak, nazinoarteko entzute handiko egile eta mendizaleakaz berba egiteko aukerea, kaleko jarduerak, etab. izango dira aurten be Bilbon. Bestalde, Zinemaldiaren nazinoarteko epaimahaiak 11 garaikur emongo ditu hainbat kategoriatan, eta ikus-entzuleek be aukerea izango dabe film onena bozkatzeko.

Bost edizino baino ez dira igaro eta dagoeneko mendiko zinemagintzearen nazinoarteko erreferentzia nagusietakoa da Mendi Film Festival. Azkeneko edizinoan, 6.500 ikus-entzuletik gora batu ziran Bilboko emonaldietara. Hamabi herrialdetako 60 film proiektatu ziran igaz. Eta beste 7.500 lagun hurreratu ziran zinemaldiak antolatutako ganerako jarduera paraleloetara. Komunikabideen jarraipena be oso zabala izan zan.


Bien bitartean, Literatura, Zinema eta Mendiari buruzko IV. Jardunaldiak martxan dagoz, zemendiaren 5etik 7ra, Bilbon. Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu