UNESCOren Konferentzia Nagusian parte hartzen dago Seaska

Bizkaie! 2013-11-05 17:22

Eguaztenean, hilaren 6an, ekitaldi juridikoan, 1960ko Ituna eta hezkuntza arloko diskriminazioaren kontrako burrukea izango dabe aztergai, eta Seaskako ordezkaritzeak bertan parte hartuko dau. Frantses Estaduak lurralde hizkuntzen garapena trabatzen dauela izango da berbagai eta bereziki Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kasua, Estaduak tokiko erakundeek ikastolak laguntzea galarazo nahi dauelako.

UNESCOren 37. Konferentzia Nagusia gaur, hilak 5, hasi eta zemendiaren 20ra arte izango da Pariseko egoitza nagusian. Paxkal Indo Seaskako eta Eskolimeko (murgiltze ereduko alkarteen federazinoa Diwan, Calandreta, Bressola, ABCM eta Seaska) lehendakariak gidatuko dau bihar Hizkuntza Gitxituen Europako Bulegoaren ordezkaritzea (EBLUL, UNESCOren barruko Gobernuz Kanpoko erakundea). Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria eta Alexis Quentin Okzitanierazko Ikerketa Institutuko ordezkaria be bertan izango dira.

Konferentziaren gai nagusiak honakoak izango dira: mundu guztiarentzako hezkuntzea, ingurumena eta garapen iraunkorreko hezkuntzea, 2015 ondorengo agendea, gazteria eta barneraketa soziala eta guztientzako informazino teknologietarako sarbidea.

Eguaztenean, hilaren 6an, ekitaldi juridikoan, 1960ko Ituna eta hezkuntza arloko diskriminazioaren kontrako burrukea izango dabe aztergai, eta Seaskako ordezkaritzeak bertan parte hartuko dau. Frantses Estaduak lurralde hizkuntzen garapena trabatzen dauela izango da berbagai eta bereziki Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kasua, Estaduak tokiko erakundeek ikastolak laguntzea galarazo nahi dauelako.

Ordezkaritzak, Frantziak 1960ko Itunean hezkuntza arloko diskriminazinoaren kontrako burrukeari buruz hartutako konpromisoak ez dituala beteten gogorarazoko dau. Era berean, azpimarratuko dau Frantziak 2005eko ituna, kultur aniztasunaren babes eta promozinoari jagokona be ez dauela errespetetan. Frantziak 2006an bat egin eban Itun horregaz eta bertan argi agertzen da hizkuntz aniztasuna kultur aniztasunaren oinarria dala eta berresten dau hezkuntzeak adierazpen kulturalagazko dauen babes eta sustapenerako oinarrizko rola.

UNESCOren Konferentzia nagusia bi urtero batzen da eta erakundeko kide diran Estaduen ordezkariek osotzen dabe. Horrezaz gan, parte-hartzeko konbita jasoten dabe behatzaile lez, kide ez diran Estaduak, gobernuarteko erakundeak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta fundazinoak. Estadu bakotxak boto bakarra dauka, bere neurria eta aurrekonturako parte-hartzea edozein izanik be.

Konferentzia Nagusiak UNESCOren jokamoldea eta norabidea finkatzen ditu; langintza eta aurrekondu bat finkatzen ditu ondoko bi urteetarako. Batzorde eragileko kideak hautatzen ditu eta lau urtero zuzendari nagusia izentetan dau. Konferentzia Nagusiaren lan hizkuntzak ingelesa, arabiera, txinatarra, espainola, frantsesa eta errusierea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu