Jabier Kaltzakorta euskaltzainak euskal kantak berbagai izango ditu gaur Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan
2013-10-22 11:02 KultureaEuskal Herriko kantak izenburuko berbaldia emongo dau gaur, martitzena, Jabier Kaltzakorta euskaltzainak Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago jarduera hau. Berbaldia 12:00etan hasiko da, eta euskera hutsean izango da.
Euskal Herriko kantak izenburuko berbaldia emongo dau gaur, martitzena, Jabier Kaltzakorta euskaltzainak Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago jarduera hau. Berbaldia 12:00etan hasiko da, eta euskera hutsean izango da.
Resurreccion Maria Azkueren bildumako kanta zahar batzuen lekukotzak erakutsiko ditu Kaltzakortak, besteak beste. Berbaldia entzutera doazenek, ganera, Liburuen bizitza eta iraupena erakusketa ikusi ahal izango dabe, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Urriaren 31ra arte dago zabalik erakusketea, 9:00etatik 14:00etara.
Hilebete honetan, Eraldatutako ondarea gaiaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Jardunaldietan, Bizkaiko hainbat herrik ez ezik, erakunde batzuk be parte hartzen dabilz. Euskaltzaindiak Gure hizkuntza eta literatura berreskuratuz egitaraua beren beregi atondu dau.
Kaltzakortaren aurretik, Mikel Gorrotxategik, Aritz Abaroak, Amaia Jauregizarrek eta Gorka Intxaurbek emon ditue berbaldiak. Azkenengoa urriaren 29an izango da, Axular ete bere liburua: Gero (1643), Xabier Kintanaren eskutik.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldietan, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!