Euskadiko informazino teknologien kudeaketearen oraina eta geroari buruzko jardunaldiak Bilbon
2013-10-22 10:55Martitzenean, urriak 22, goizeko 9:30etik 14:00etara bitartean, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), itSMF Españaren (Information Technology Service Management Forum) Euskadiko eskualde-batzordeak bere lehen jardunaldiak antolatu ditu IKTen kudeaketearen oraina eta geroa Euskadin izenburupean.

Martitzenean, urriak 22, goizeko 9:30etik 14:00etara bitartean, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), itSMF Españaren (Information Technology Service Management Forum) Euskadiko eskualde-batzordeak bere lehen jardunaldiak antolatu ditu IKTen kudeaketearen oraina eta geroa Euskadin izenburupean. Bertan, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien sektoreak Euskadin bizi dauen egoerea aztertuko da, sail hierarkikotik IKT zerbitzuetarako paradigmearen aldaketan eta erakundeetan edota bezeroei begira eragina daben elementuetan sakonduz.
Jardunaldi hau itSMF Españaren Euskadiko eskualde-batzordearen jentaurreko aurkezpena izango da. Erakunde honen helburua, informazino teknologien zerbitzuaren kudeaketeari buruzko jakintzea konpartidutea eta jardunbide egokiak ahalbidetzea da, eta honako honeek osotzen dabe erakundea: UPV/EHU, Eusko Jaurlaritzea, Arabako Kalkulu-zentroa, EJIE, IZFE, Lantik, Deustuko Unibersidadea, Lagun Aro, Velatia eta Nextel S.A.
Topaketa honetan eztabaidatuko diran gaien artean, besteak beste, nabarmendu daitekez jakintza foroa, kudeaketa sistemen egiaztapena, adierazleen eta ibilbide-orriek negozioan daben eragina, eta abar. Jardunaldia hizlarien eta ikus-entzuleen arteko mahai-inguru bategaz amaituko da.
Jardunaldian izena emotea dobakoa da baina nahitaez aurretik online emon behar da izena eta gai honetan interesauta dagozan profesional guztiei zabalik dago.
Informazino gehiago, egitaraua ikusteko eta izenea emoteko klik egin hemen
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!