Aritz Mutiozabalek 'Gorren dantzalekua' bere lehenego olerki liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2013-10-16 13:10   Kulturea

Barrukoak hutsituz atondu dau Aritz Mutiozabalek bere lehenengo poesia liburua dan Gorren dantzalekua lana. Urte bi eta erdian idatzitako ehun bat poema batu ditu zarauztarrak liburuan. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Barrukoak hutsituz atondu dau Aritz Mutiozabalek bere lehenengo poesia liburua dan Gorren dantzalekua lana. Urte bi eta erdian idatzitako ehun bat poema batu ditu zarauztarrak liburuan. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Mutiozabalek bere sentimenduak kontau ditu liburuan, bere burua topetako balio izan deutsola esan dau. Halan be ez da liburu dramatikoa, bere esanetan. Ironia, umore baltza, surrealismoa eta abusurdoa be badarabilz testuetan. Zorionaren bila egindako ariketea izan da berarentzat.

Gorrak jantzaleku baten lez sentiduten da Mutiozabal, galduta. Diskotekan gorra jentez inguratuta dago, baina ez dauenez entzuten, aldi berean, bakar-bakarrik dago. Izan be, zelan segidu musikearen erritmoa? zelan egin jantzan? Sentipen horren ganean eregi dau olerki bildumea.

Aspaldi hasi zan kazetari zarauztarra olerkiak idazten, eta lehiaketa batzuetan bere lanak saritu arren, hauxe da argitaratutako lehenengo beharra. Barrua hutsitu ostean, barriro be bete behar dauela adierazo dau. Hurrengo lana, dana dala, poesia barik narrazinoa izan daitekeela aurreratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu