Bernardo Atxagak eta Xi Chuan poeta txinatarrak Asiako eta Europako poesia aztertuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-10-02 13:46   jardunaldiak

Joan-etorriko bidaiak izeneko topaketan, Atxagak eta Chuanek poesiaz berba egingo dabe, eta ekialdeko eta mendebaldeko poesia ulertzeko moduen artean dagozan bardintasunei eta desbardintasunei eta Asiako eta Europako poesiaren bilakaereari buruzko eretxiak emongo ditue. Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da, urriaren 3an, eguenean, arratsaldeko 19:30ean.

Joan-etorriko bidaiak izeneko topaketan, Atxagak eta Chuanek poesiaz berba egingo dabe, eta ekialdeko eta mendebaldeko poesia ulertzeko moduen artean dagozan bardintasunei eta desbardintasunei eta Asiako eta Europako poesiaren bilakaereari buruzko eretxiak emongo ditue. Hitzordua Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da, urriaren 3an, eguenean, arratsaldeko 19:30ean.

Ekitaldia amaitzeko egile bien poemak irakurriko dira. Bertaratutako personek aldi bereko itzulpen zerbitzuaren bitartez jarraitu ahal izango dabe topaketea.

Bernardo Atxaga, José Irazu Garmendiak (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) erabilten dauen ezizena da. Atxagaren lanean ipuina, eleberria, poesia eta saiakera lanak sartzen dira. Hizkuntza askotara itzuli dira bere lanak eta euskerazko egile irakurriena eta itzuliena da. Ekonomia Zientzietan lizentziau zan Bilboko Unibersidadean, eta Filosofia eta Letretan Bartzelonako Unibersidadean. Atxaga Euskaltzain Oso da 2006tik.

Poesian egin dauen lana Etiopia (1978ko Kritikaren Saria), Henry Bengoa Inventarium (1986), Poemas & Híbridos (1990) eta Nueva Etiopia (1996) lanetan dago jasoa.

Xi Chuan (Jiangsu, Txina, 1963) Liu Jun-ek literaturan erabilten dauen izena da. Olerkari, saiakeragile eta itzultzaile, Beijingo Unibersidadean literatura ingelesa ikasi eban. Gaur egun literatura txinatar klasikoa irakasten dau Beijingo Arte Eder Akademia Nagusiko Arte Liberal Eskolan.

Hiru argitalpen egin ondoren galarazo eben Joerak (Qingxiang) aldizkari independentearen sortzaileetako bat izan zan, eta gaur egun Mundu Garaikideko Poesia (Dangdai Gouji Shitan) aldizkariaren editore burua da.

Xi Chuan-ek bost poema liburu eta bi saiakera lan eta kritika eta ikerketa artikulu asko eta asko argitaratu ditu. Txinerara itzuli ditu Ezra Pound, Jorge Luis Borges, Czeslaw Milosz eta Olav H. Hauge idazleen lanak. Bere azken poema liburua Gou yi meng (Nahikoa da ames baterako; Chongqing Daxue Chubanshe, 2013) da. Bere lanak poesia sari ugari jaso ditu munduan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu