Barricada taldeak agur esango deutso 31 urteko ibilbideari
2013-10-02 12:32 MusikeaTaldeko abeslari Enrique Villareal Armendariz El Drogasek taldea itxi ebala urte bi pasau diranean, 31 urteko ibilbidean, 24 disko argitaratu eta miloe bat disko baino gehiago saldu eta milatik gora kontzertu emon ostean, Barricada taldeak zaleei agur esatea erabagi dau.
Taldeko abeslari Enrique Villareal Armendariz El Drogasek taldea itxi ebala urte bi pasau diranean, 31 urteko ibilbidean, 24 disko argitaratu eta miloe bat disko baino gehiago saldu eta milatik gora kontzertu emon ostean, Barricada taldeak zaleei agur esatea erabagi dau. Taldeko gitarrista Bonik esan ei eutsen taldekideei Barricada itxi egin behar ebala bakarkako proiektu bat daukalako eta egoera horren aurreran, ganerako kideek taldea bertan behera ixtea erabagi dabe.
Datorren zemendiaren 23an eskainiko dabe azken kontzertua, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
2011. urtearen amaieran, El Drogasek Barricada itxi eban eta ganerako taldekideek aurrera egitea erabagi eben, eta Flechas Cardinales izeneko disko barria argitaratu eben igaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!