Martxan da 'Bilbon Eskolatik antzerkira' ekimena

Bizkaie! 2013-09-19 15:06   Kulturea

Hemeretzigarren edizinoa dau aurten Bilbon Eskolatik antzerkira programeak. Emonaldiak eskaintzeaz aparte, Bilboko Udalak material didaktikoa ipinten dau ikastetxeen eskura. Igaz, uriko 32 ikastetxetako 6.573 ikasleek hartu eben parte.

Hemeretzigarren edizinoa dau aurten Bilbon Eskolatik antzerkira programeak. Emonaldiak eskaintzeaz aparte, Bilboko Udalak material didaktikoa ipinten dau ikastetxeen eskura. Igaz, uriko 32 ikastetxetako 6.573 ikasleek hartu eben parte eta 36 antzezlan aurkeztu zituen.

Arte eszenikoen arloan ikus-entzule barriak prestetea da ekimenaren helburua nagusia, Udaleko iturriek jakinarazo dabenez. Antzerki konpainia profesionalek umeentzako lanak eskainiko ditue, alde batetik, eta bestetik, Eskola Antzerki Lehiaketearen bitartez, antzezlanak sortzeko laguntzinoak banatuko dira.

Aurten, 20 emonaldi egingo dira, euskeraz etra gaztelaniaz. Alondigea, Campos antzokia, Pabiloi 6 eta Otxarkoaga eta San Frantziskoko Udaltegiak izango dira eszenatokiak. Saioetara joateko eskolek aurretik egin behar dabe eskaerea. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak material didaktikoa eskainiko dau, taldeekaz lan egin ahal izateko, ikastetxeetan bertan, eta ikus-entzule barrien prestakuntzan aurrera egin ahal izateko.

Eskola Antzerki Lehiaketea be laster izango da martxan. Arte eszenikoak tresna didaktiko bihurtzea da lehiaketearen helburua, izan be ikusle huts izatetik sortzaile eta antzezle izatera heldu daitekez eta. Igaz, 643 ikaslek hartu eben parte eta 36 antzezlan taularatu zituen. Lehiaketeak ondoko arloak sarituko ditu: lan eszenikorik onena, proposamen eszenikorik bereziena, alderdi teknikoei emondako konponbiderik onena, interpretazinorik onena, eta berreskuratze lanik onena. Kategoria bakotxeko lan irabazleek diploma bat eta 300 euro jasoko ditue, eta euren lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, Arriaga antzokian, Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan.

Programea BilbaoEszenak bariku arrastietan antolatu dituen ikastaroekaz osotuko da. Zortzi urtetik 16 urtera bitarteko umeentzako mintegiak izango dira. Izena emoteko epea urriaren 2an amaituko da. Argibide gehiago, www.bilbao.net gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu