Aiko taldeak 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltaria aurkeztu dau Donostian
2013-09-10 15:42 KultureaIruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
Urritik bagilera bitartean, eguen arratsaldetan 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltariak Victoria Eugenia Antzokian alkartuko ditu ditu jantza tradizionalen zaleak. Ekimena alternatiba erakargarri eta naturala da jantzan hasteko eta jauzi, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantzea, kontrapasa eta abarrekaz gozetako.
Urrian, interesauta dagozanek, Aiko taldeak emondako eskoletan doban eta konpromisorik barik parte hartzeko aukerea izango dabe. Aurten, Dantzaldi Ibiltariak bederatzi uri eta herri bisitauko ditu: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain eta Markina-Xemein.
Aurtengo ikasturtean, Aiko taldeak omenaldia egingo deutse Dantzaldi Ibiltarian parte hartu daben 2.000 jantzazale baino gehiagori, Udal Liburutegian ikusgai dagoan Iñaki Andresen Dantzazaleak argazki erakusketa ibiltariagaz. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Donostiako Udal Liburutegian ikusi ahal izango da (Alderdi Eder 1). Hilaren 12tik 25era bitartean, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan; urriaren 7tik 27ra Sopelako Kultur Etxean egongo da ikusgai; eta abenduaren 17tik urtarrilaren 10era, Gernikan (Kultur Etxean).
Dantzaldi Ibiltaria jantzakazko atsegina eta jantzan egiteko musikea sortu eta jotearen gozamena da; jotea eta jantzan egitea, konpartidu eta irakasteaz gainera; holan definidu dau Aiko taldeak, jantza eta musika irakasleez osotutako talde honek, euskal folklorea bizibarritu eta herriko ospakizunetan eban protagonismoa itzultzeko abiarazotako ekimena. Aikok metodologia propioa erabilten dau ekimen honetarako, ikasketea musika eta jantzakazko gozamena bihurtuz, eta dagoeneko, 2.000 persona baino gehiago trebatu dira sistema honen bidez. Jantzazaleek, maileari edo trebetasunari erreparau barik, beste zaletu batzuekaz alkartzeko topaguneak daukiez, besteak beste, tailerrak edo hileko erromeriak.
Aurreko ikasturtean, Dantzaldi Ibiltaria programearen bitartez euskal doinu eta jantza herrikoiak Bilbo eta Donostiara heldu ziran, taldearen errepertorio aberatsa Campos Eliseos eta Victoria Eugenia antzokietako eszenatokietara eroanez. Aurten be, jantzari hasibarriei nahiz jantzan trebatu baina estiloa hobetu guran dabilzanei zuzendutako jantza tradizionalei buruzko ikastaro bana antolatuko dira bi agertoki parebako horreetan. Oraingo edizinoan, Iruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
Hiru udalerri horreen bategiteaz, Aiko taldeak, barriro be Kutxabanken lankidetzaz, indartu egin dau musika eta jantza tradizionalak eta horreen gozamena berreskuratzearen aldeko apustua: folklore herrikoiak lehentasunezko lekua har daian gure herri eta urietako ospakizunetan, publiko gero eta ugariago baten eskutik. Zabal dabilen folklore baserritar eta landatarraren ideiaren gainetik, jantza tradizionalaren berezko ingurunea uritarra izan da, eta da, azaldu dabe Aiko taldekoek. Hurreraketa hori diskoen bitartez egiten dau Aikok. Horren haritik, aurtengo ikasturtean Iparraldera eta Nafarroara heltzea berezko aurrerapausua izan da, ze taldearen azken CDan, Bilgua, nafar pirinioetako folklorea da nagusi, Irati eta Osau haranetako artzainen batzarretakoa.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!