Arma trafikoari buruzko 'Arma, tiro, bammm!' nobelea kaleratu dau Joan Mari Irigoienek
2013-09-10 17:31 KultureaJoan Mari Irigoienek aurkeztu barri dau arma trafikoari buruzko Arma, tiro, bammm! (Elkar) nobelea. Hari bi ditu liburuak, batetik, Bereibarko familia bat, bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana, eta bestetik, Balad al Xams-eko beste familia bat
Joan Mari Irigoienek aurkeztu barri dau arma trafikoari buruzko Arma, tiro, bammm! (Elkar) nobelea. Hari bi ditu liburuak, batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana, eta bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurreko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak jasan beharko dituana.
Irigoienek batzuen zein besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontuak, Historia marketan daben jazoerak -XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte- kontetan ditu eleberrian. Halango baten hari biek bat egingo dabe, jakina.
Nobelaren abiapuntua ondokoa da: Euskal Herriko EXPOSA izeneko arma-lantegi batean egindako mina batek Wadi Abyad izeneko arabiar herri batean lehertu, eta gazte bat hilt dau,Yazîd Musallem.
Joan Mari Irigoien Altzan jaio zan,1948an. Irun Hiria Saria irabazi eban 1975an Hutsatik esperantzara poema bildumeagaz. Nobelagintzea jorratu dau batez be: Babilonia, Udazkenaren balkoitik edota Lur bat haratago. Orbetarrak proiektuko hiru liburuak idazten hainbat urte emon zituan; Bestea da mundua (2008) izan zen lehena, Haragiaren gauak eta egunak bigarrena eta Nor bere bidean hirugarrena. 2011n, Ur arreak, ur garbiak lana kaleratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!