Ikasle Eguna azken aldiz ospatuko dau Ikasle Abertzaleak taldeak zemendiaren 16an

Bizkaie! 2013-09-10 18:17

Mende laurena beteko dau aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenagaz batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari itxiko deutso, eguerdian Bilboko BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dabenez.

Mende laurena beteko dau aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenagaz batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari itxiko deutso, eguerdian Bilboko BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dabenez: Formatu handi bat prestatzeak denpora eta indar handia kentzen deusku, eta, azken batean, eragile sozial eta politiko lez, beste ekimenetan parte hartzea eragozten deusku. Datorren zemendiaren 16an egingo dabe azken aldiz, Azken Ikasle Dantza izeneko ekitaldiaren bidez.

Hogeitabosgarren urteurrenaren harira Gose taldeak egindako kantua eta bideoklipa be aurkeztu ditue gaur. Ines Osinaga abeslariak nabarmendu dau iraultzea dala konponbide bakarra: Hizkuntzak ikastea inportantea dala hainbeste entzuten dogun honetan, mundu guztiak argi ulertu daian, guk ingelesez bota dogu: Revolution is the solution.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu