EHU 'mugara heltzear' dagoala dino Iñaki Goirizelaia errektoreak ikasturte hasieran

Bizkaie! 2013-09-10 11:18

Ilusinoz eta gogoz ekin deutso urte barriari Euskal Herriko Unibersidadeak, halan adierazo eban atzo Iñaki Goirizelaia errektoreak 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Sasoi gatx honeetan danon konpromisoa eta lana behar dogu, ganeratu eban.

Ilusinoz eta gogoz ekin deutso urte barriari Euskal Herriko Unibersidadeak, halan adierazo eban atzo Iñaki Goirizelaia errektoreak 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Sasoi gatx honeetan danon konpromisoa eta lana behar dogu, ganeratu eban.

Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain Aretoan egin eben ekitaldia. Jose Luis Martin UPV/EHUko Idazkari nagusiak 2012/2013 ikasturteko memoriaren laburpena irakurri eban, eta Francisco Etxeberria Gabilondo doktoreak Exhumando fosas, recuperando dignidades izenburupean ikasturte hasierako berbaldia eskaini eban.

Ostean, Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartu eben berbea. Han izan ziran bere, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

EHUk azkenengo urteotan gizarteagaz konpromiso sendoa izan dauela azpimarratu eban Goirizelaiak. Hainbat adierazle azaldu zituan, ganera. Unibersidadeko langile guztien soldata izoztuta dago 2010etik, kobrau ez dogun guztia kontuan hartuta, langile bakoitzaren ekarpena, bataz beste, 6.000
eurokoa izan da eta guztion ekarpena 35 miloe eurokoa
.

Eragin kaltegarriagoak be badagoz, Goirizelaiaren esanetan: Irakasleen plantillea kudeatzeko ez daukagu inolako aukerarik, irakasle plazak ezin dira atara eta promozinoa izoztuta dago. Ikerlarien kontratazinoari buruz gauza bera esan daiteke. Honek epe laburrean oso ondorio txarra ekarriko dau gure irakasle gazteentzat, hau da, unibersidadearen etorkizunarentzat.

Administrazino eta Zerbitzuetako langileen egoerea be antzekoa da. Adostuta egozan lan postu barriak eta egitear egoan Langileen Eskaintza Publikoa bertan behera gelditu ziran Errege Lege Dekretuen bidez, eta langile barik nekez egin daiteke lan.

Egoera gatxa izan arren, EHUk lanean tinko segidu dau. Aurrekontuen exekuzinoa zorroztasunez eta gardentasunez egin dau unibersidade publikoak. Estadu espainiarreko unibersidadeen zenbaki gorrien herrian salbuespen bakarretakoa gara, nabarmendu eban errektoreak.

Ahaleginak ahalegin EHU mugara heltzear dago, azken lau urte honeetako joerea mantendu ezkero danon artean egindako ibilbide positibo hau bertan behera gelditzeko benetako arriskua dago.

Unibersidadea eta bere inguru ekonomiko eta sozialaren arteko alkarlana hobetzeko proposamena egin eban Goirizelaiak, baliabide pribaduen erakartea nabarmen handituz, babesletzearen eredua zabalduz eta irabaz asmorik bako alkarte eta unibersidadeetako taldeen arteko alkarlana bultzatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu