Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldeak 'Azken euskal printzesa' aurkeztuko dau Pragan
2013-07-17 18:19 MusikeaEuskalbarrokensemble antxinako musikako taldea Pragan izango da garagarrilaren 29an, Azken euskal printzesa ikuskizunagaz, Montrealen (Kanada) joandako bagilean eta garagarrilaren 11n Gijonen kontzertua eskaini ostean, Enrike Solinís musikariak zuzenduta, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldea Pragan izango da garagarrilaren 29an, Azken euskal printzesa ikuskizunagaz, Montrealen (Kanada) joandako bagilean eta garagarrilaren 11n Gijonen kontzertua eskaini ostean, Enrike Solinís musikariak zuzenduta, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Garagarrilaren 29an, Pragako Early Music Festivalean jo ondoren, Enrike Solinís taldeko zuzendaria urrian Kubako Festival Leo Brower jaialdian izango da, bakarka, Paco de Lucia lako maisuen artean.
Nafarroako Erresumako XVI. mendeko musika eta testuak batzen ditu Azken euskal printzesa ikuskizunak, garai haretako aniztasuna islatuz: musulmanak, kristinauak, juduak... Garai haretako musikak eta euskal literaturea -Bernat Etxepare, Joanes Leizarraga- buztartzen ditue.
Euskalbarrokensemble 2006. urtean sortu zan antxinako euskal musikea berreskuratzeko asmoz. Gaur egun, Mariví Blasco (sopranoa), Kiya Tabassian (setarra), Tamar Lalo (txirulak), Miren Zeberio (biolin barrokoa), Josetxu Obregón (txelo barrokoa), David Mayoral (perkusinoa), Alberto Martínez (organoa) eta Enrike Solinís (lautea eta gitarrea) dira Euskalbarrokensemble.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!