'Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-07-17 11:29

Xarles Videgain euskaltzain osoak atondutako Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme-XVéme siècles) liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak. Akademiak argitaratzen dauen Iker bildumearen 27. zenbakia da liburua.

Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles) lanean, Eugène Goienetxek 1966an Bordeleko Unibersidadean defendidu eban tesia jaso da. Lanak hiru zati nagusi ditu: lehenengoan, 8.000 leku- eta persona-izen batzen ditu; bigarrenean, orduko euskal lurraldeen antolamendu politiko-administratiboa deskribiduten dau; eta hirugarren zatian, hizkuntzearen ikuspegitik hainbat ohar azaltzen ditu. Xarles Videgainek Bordelen aurkeztutako dokumentua oinarri hartuta prestau dau argitalpena. Liburua frantsesez dago osorik, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu